Borrar
Elkarrizketaren irudi bat.
'Bosé'ramailea

'Bosé'ramailea

Buru-belarri ·

Pandemia eta txertoei buruzko txorakeria gehiegi entzuten dira egunero. Hoberena beti zientziak eta medikuek diotenari erreparatzea da

Viernes, 16 de abril 2021, 21:35

Tristura sentitu nuen Jordi Évolek Miguel Boséri egindako elkarrizketa ikustean. Bere pasarte txarrak -oreinarekin gertatutakoa benetan gogorra iruditu zitzaidan- eta, batez ere, pandemiari buruz esandakoa entzutean. Egia da ez ninduela ezustekoan harrapatu. Gaur egun, abeslaria ezagutzen dugunok badakigu zein den bere iritzia koronabirusaren inguruan. Baina, tira, beti jendearengan itxaropeta izaten saiatzen naiz. Kasu honetan, denbora galtzea da.

Egun bakarrean bi gramo kokaina kontsumitzera heldu zen gizon batek txertoek kaltea sortuko digutela esan zigun telebistan. Urte honetan pandemiari buruzko informazioa landu izan dut ia egunero. Eta, batez ere, lagun ditudan osasun-langileen egunerokotasuna ezagutu dut. Mesedez, zergatik egiten diegu kasu zientzia ukatzen duten pertsonei? Jordi Évole asko miresten dut eta oso kazetari ona dela uste dut, baina kasu honetan okertu egin da. Benetan pertsonengan beldurra sortu ditzaketen txorakeriak esaten dituen pertsona bati telebistan bi ordu egoteko aukera ematea beharrezkoa zen? Ez dut uste. Morbo hutsa da.

Bosé eta Victoria Abril bezalako pertsonen arrazonamendua oso ahula da. Baliogabea. Ni ere nekatuta nago, nik ere bidaiatu nahi dut eta nik ere farra bat gozatzea faltan botatzen dut. Baina zentzudun jokatu behar dugu. Norberekoikeria alde batean utzi behar dugu eta aldamenekoaren beharrak kontuan eduki behar ditugu. Eta azpijokoak ahaztu, mesedez. Hau ez da txorakeriak asmatzeko unea. Edo txorakeriak asmatzen dituzten hitzei sinesgarritasuna emateko momentua.

Évoleren programaren lehenengo atala ikusi nuen, baina argi daukat ez dudala bigarrena ikusiko. Horretan pandemiari buruz bakarrik mintzatuko dira. Aditu baten hitzak entzun beharrean, Bosék dionari telebistan ordu oso bat 'oparitzea' akats larria dela uste dut.

Hala ere, interesgarria den eztabaida bat piztu du. Duela aste gutxi batzuk lagun batek kulturak oso erreferente txarrak dituela esan zidan. Victoria Abrilen hitzak egun horretan bertan entzun genituen. Baina ez nago batere ados. Arazoa ez da kulturak dituen erreferenteak, arazoa da iritzi horiek nonahi daudela eta adi egon behar dugula. Arrazakeria edo matxismoaren inguruko komentario kutsatzaileak alde batera uzten saiatzen garen moduan.

Tamalez, ez dute oraindik ergelkerien aurkako txertorik sortu.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'Bosé'ramailea