Aste honetan, Antón Álvarez (edo C. Tangana) elkarrizketatzeko aukera izan dut, aurtengo Zinemaldian estreinatu zuen filmaren harira, 'La guitarra flamenca de Yerai Cortés', bere lehen filmea, non kamera eta soinuaren bitartez istorioak kontatzeko modu orijinal bat erakusten duen.
Publicidad
Musikaz nekatuta eta, beharbada, abeslari gisa dituen mugez jabetuta, nahiz eta 'El madrileño' diskoa eta ondorengo birarekin arrakasta izugarria izan, Tangana zuzendari eta ekoizle zinematografiko bezala aldarrikatu da orain Little Spain produktorarekin, ikus-entzunezkoen bide berriak esploratzen saiatzen dena, bideoklip formatutik edaten duen estilo batekin, oso ikusgarria gainera.
Dokumental honek lehen filmaren erronka gainditu du soberan, nahiz eta hainbat gai jorratu nahi dituen proiektua zaila izan, hala nola musika, familia, sustraiak edo harreman sentimentalak edota pertsonalak. Baina, azkenean, flamenkoari eta artistari inguratzen duten identitateei buruzko hausnarketa da, kasu honetan Yerai Cortés gaztea, gitarra flamenkoaren jeinu eta berritzailea.
Cortés maila pertsonalean erdibituta sentitzen den artista bat da, bi bizitza desberdinekin, bata Madrilen, artista profesionalen munduan, eta bestea Benidormen, bere jaioterrian, bere familiaz inguratuta eta artistze ere, baina auzoko artistak hauek. 'La guitarra flamenca de Yerai Cortés' dilema interesgarriak planteatzen ditu horrela, bide berriak irekitzen ditu eta flamenkoa bezalako musika puru eta magiko bati omenaldi bikaina da.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.