

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Martes, 18 de marzo 2025, 21:29
Migratutako pertsonen bizitza historiak ikusarazteko tailerra antolatu du Galdakaoko Udalak, Moviltik kultur berrikuntzako elkartearekin lankidetzan. Sentsibilizazio topaketa bat da, udalerrian bizi diren atzerritarrei eta galdakoztarrei zuzendua, mundua beste ikuspegi batetik ikusteko aukera izan dezaten. Hitzordua datorren asteartean izango da, martxoaren 25ean, Torrezabal Kultur Etxeko bigarren gelan, 18.00etatik 20.00etara.
Protagonistak beren bizitzako historiak errealitate birtuala erabiliz (3D betaurrekoen bidez) partekatuko dituzten atzerriko hiru emakume izango dira. Horrela, bertaratutakoak hiru emakume horien bizipenetan murgilduko dira, bizitza berri bat bilatzeko bidean izan dituzten erronkak bertatik bertara ezagutuz.
Modu horretan, beste etorkin batzuek euren antzerako esperientziak ezagutu ahal izango dituzte, eta konexio zein laguntza gune bat aurkitu ahal izango dute. Izan ere, bertaratzen den orok parte hartu ahal izango duen eztabaidarako, elkarrizketa irekirako eta bizipenak trukatzeko gunea izango da topaketa.
Halaber, galdakoztarrek hobeto ulertuko dute pertsona batek zergatik utz ditzakeen atzean bere etxea, familia, lagunak, bizimodua... Eta ulertuko dute zein zaila den ingurune eta kultura berri batean integratzea, estereotipoak eraistea eta elkar ulertzeko eta bizikidetzarako zubiak eraikitzea helburu duen topaketa horretan.
Parte hartu ahal izateko izena eman behar da 944 010 563 edo 688 624 752 telefonoen bidez (WhatsApp mezua bidal daiteke azken honetara). Gehienez ere 25 lagunentzako lekua egongo da eta izena emandako hurrenkeraren arabera banatuko da lekua. Apuntatzeko epea tailerraren egunera arte egongo da zabalik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La Unidad de Trasplantes de Valdecilla, premio Cántabro del Año
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.