-kOTF-U2002542301545G-1200x840@El%20Correo.jpg)
Leire Larrazabal
Viernes, 12 de mayo 2023, 23:34
Aukeran Dantza konpainiak 'Migratzaileak' eskainiko du Basauriko Social Antzokian, maiatzaren 20an (20.00, 18 euro, Socialen Lagunak: 10 euro). Hemen eros daitezke sarrerak. Zuzendaritza lanetan Edu Muruamendiaraz ibili da, gidoia Oier Guillanena eta musika Xabi Aburruzagaren lana izan da. Koreografiak Muruamendiarazek eta Iker Karrerak burutu dituzte.
Publicidad
Migrazioa mugimendua da, eta mugitzea, gorputz bat lekuz aldatzea da. «Lekuz aldatzean, gorputzaren barruko guztia mugitzen da harekin: ametsak, beldurrak, minak eta itxaropenak. Mugimendua arintasuna, mugarik eza da. Gorputzak irekitasuna behar du mugitzeko: irekia egon mugimendua abiatzeako, irekia egon mugimendua jasotzeko», azaltzen dute konpainiako arduradunek.
Aukeran Dantza konpainia 1997an sortu zen, beraz, dagoeneko ibilbide luzea duen taldea da, Edu Muruamendiaraz dantzari eta koreografoaren ekimenez. Orduz geroztik, ibilbide luze bezain aberatsa darama, dantza tradizionalaren eta garaikidearen mestizajean oinarritzen dira lanak, zenbaitetan musika eta dantza tradizionalaren erritmo bizia hautsiz, pausoak mantsotuz edota deseraikiz.
Taularatu zuten lehen lana 'Sutargi' izan zen, 2001ean. Bi urte beranduago, 'Izena duen guztia omen da' aurkeztu zuten eta 'Bideak', 'Gernika, mihise gaineko dantza', 'Burnia', 'Geltokia', 'El caserío'… etorri dira ondoren. Lan oparoa egin dutena eta egiten jarraitzen dutena. Iaz aurkeztu zuten 'Migratzaileak'. Are gehiago, 'Migratzaileak' disko-liburua ere atera zuten 2022an, Bapo Produkzioak lagunduta. Esandakoa, ibilbide luze bezain oparoa daraman konpainia.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.