Borrar
Oraindik ere gaztaroan eskaintzen zuen bizitazun eta erritmo ikaragarriaren harira, agertokien jaun eta jabe izaten jarraitzen du E.C.
Mick Jaggerrek urteak bete berri ditu... Hona hemen bere bizitzari buruzko hainbat bitxikeria

Mick Jaggerrek urteak bete berri ditu... Hona hemen bere bizitzari buruzko hainbat bitxikeria

Rolling Stones taldearen abeslariak bere 77 urtebetetzea ospatu zuen igandean

UNAI SARRIUGARTE

Lunes, 27 de julio 2020

Rockaren historiak sekula eman duen talde esanguratsuenaren abeslaria den Mick Jaggerrek 77 urte bete zituen igandean, uztailaren 26an. Rolling Stones taldearen liderrak 50 urte baino gehiago daramatza nazioarteko oholtzetara igotzen, eta oraindik ere gaztaroan eskaintzen duen bizitazun eta erritmo ikaragarriaren harira, agertokien jaun eta jabe izaten jarraitzen du. Hala, bere bizitzan gertatu zaizkion zenbait gauza bitxiren inguruan mintzatuko natzaizue gaurkoan.

Jaggerrek eta Keith Richardsek lau urterekin ezaugutu zuten elkar. 50 urte baino gehiago daramatzate musika talde berean jotzen, eta, denbora tarte honetan, orotara, elkarlanean 200 abesti baino gehiago konposatu dituzte.

Jaggerrek tadearen lehendabiziko uneetan ez zekien batere ondo dantzatzen. Hortaz, Rudolf Nureyev balet klasikoko dantzariaren ikuskizunak eta Tina Turner abeslari amerikarraren dantzatzeko era hartu zituen aintzat, agertoki gainean mugitzeko erabiltzen duen estiloa exekutatzeko.

Halaber, Daily Mail egunkari britainiarrak baten baino gehiagotan zehaztu duenez, normalean 20 km inguru egiten ditu agertoki gainean kontzertu bakoitzean batez beste. Baten baino gehiagotan bere bizitasunaren inguruan galdetu diotenean, ordu asko egiten duela lo aitortu du Jaggerrek.

Londreseko artista zazpigarren arteko ekoizpen ezberdinetan baten baino gehiagotan agertu izan da, 'Ned Kelly' edota 'Freejack' izeneko filmetan, esaterako. Era berean, Jagged Films izeneko ekoiztetxe baten jabea da, 1992 sortu zuena. Hori dela medio, 2008. urtean 'Shine a Light' izeneko film baten gidoigilea izan zen Martin Scorseserekin batera. Dokumentalak Rolling Stones musika taldearen nondik-norakoak ditu hizpide.

Bestalde, Los Angeles del Infierno motorzale taldearekin areriotasun erlazio bat aurkezten du. Motor taldeak 1969. urtean gazte bat hil zuen musika taldeak kontzertu bat ematen zuen bitartean. Hori dela bide, inoiz ere ez zuela beraientzat berriro ere joko zin egin zuen.

Drogen edukitze eta mendekotasunarengatik hainbat alditan izan da atxilotua eta horren ondorioz askotan espetxeratua. Drogez gain, emakume askorekin ez du batere ondo amaitu. Zortzi seme-alaba izan ditu egun arte bost emakume ezberdinekin. Zortzi berarengatik aitortuak izan direnak, baina, auskalo zenbat izango ote dituen. Izan ere, berak baten baino gehiagotan nabarmendu duenez, guztira 4.000 emakumezko ingururekin izan ditu erlazioak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Mick Jaggerrek urteak bete berri ditu... Hona hemen bere bizitzari buruzko hainbat bitxikeria