Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Mikel Garcia
Miércoles, 22 de febrero 2023, 21:55
Gizartea sentsibilizatu eta mezu matxista prebenitzeko nahian, 'Erasorik ez erantzunik gabe: iluntasuna koloreztatzen' erakusketa ibiltaria martxan jarri zuten abenduaren 5ean Gasteizko Hegoalde Gizarte Etxean. Une horretatik aurrera beste hainbat tokitan egin du parada (Ibaiondo, Pilar, Zabalgana eta Judimendi gizarte etxeetan), eta, orain, interesdunek Iparraldekoan ikusi ahalko dute martxoaren 10era arte. Esposizio honetan pasa den urteko maiatzean Salburuako gizarte-etxeko kafetegi ondoan dauden komunetan margotu zituzten mezu matxisten aurkako ilustrazioak ikusi ahal izango dira.
Orain erakusketan ikusgai dauden irudiak marraztu zituzten artisten izenak Ania Saenz de Buruaga eta Carolina Mattos dira, eta ideia 2022ko maiatzaren 4an du abiapuntua, Salburuako gizarte-etxean izaera matxistako pintada horiek agertu zirenean. Zentroko langileak arrakastarik gabe garbitzen saiatu ziren, eta, azkenean, udaletxeari hormak margozteko eskatu zioten. Hala egin zuten, baina astebete geroago berriro ere beste pintada batzuk agertu ziren leku berdinean, eta haren ondoan, esku more baten gainean 'errespetua' hitza idatzita zeramaten kartelak jartzea erabaki zuten zentroko arduradunek. Baina horri erantzuteko ideiarekin mezu berri bat idatzi zuten horman: «Feminismo garaikideak aurrez aurre jartzen gaitu».
Egoera ikusita, gizarte-etxeko zuzendaritzak Ania Saenz de Buruaga ilustratzaileari zerbait atsegina, naturala eta gizakia gogora ekarriko zuena margozteko eskatu zion pintada horien gainean. Baietz esan ostean, honek Carolina Mattos artistari laguntza eskatu zion, eta bien artean gizonezkoen komun horietako hormak ilustratu zituzten.
Esan bezala, doan izango den erakusketa ibiltari hau Iparralde Gizarte Etxean egongo da ikusgai martxoaren 10era arte astelehenetik igandera bitarte 08.00etatik 21.30era. Ondoren bere bidaia jarraituko du Gazteizko beste puntu batzuetatik. Hona hemen ibilbidea: martxoaren 13tik 30era, Lakuako Gizarte Etxean; apirilaren 3tik 13ra, Aldabe Gizarte Etxean, eta apirilaren 17tik maiatzaren 17ra Abetxukoko Polikiroldegian.
Noiz: 2023/02/20 - 2023/03/10
Ordutegia Astelehenetik igandera: 08:00-21:30
Non Gazteizko Iparralde Gizarte Etxean
Norentzako Publiko guztiak
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Estos son los mejores colegios de Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.