Borrar
'Meditazioak' liburuaren azala.
Metafisika barrokoa

Metafisika barrokoa

Paloma Rodriguez-Miñambres

Viernes, 29 de diciembre 2023, 21:34

Balea Zuriak hurbiltzen gaitu poesia barroko unibertsalaren klasiko batera, John Donneren lanik ospetsuenetakora, Patxi Ezkiagak hil baino lehen burutu zuen itzulpenean.

Liburua gaixotasunaren deskribapen fisiologikotik abiatuta, metafisikara iristen da. 1623an John Donne oso gaixo egon zen eta horren pairamenaren ondorioz 23 meditazioak idatzi zituen.

Bere gogo-aldartea deskribatzen du gaixoaldian, bizitzaren iheskortasuna edo ondasun materialekiko desatxikimendua aletu bitartean. Teologoa izanik, jainkoaren presentziak, heriotzak eta maitasunak osatzen dute gogoeta hauen bizkarrezurra, prosa malenkoniatsua modu poetiko eta sakonean garatuz alegoria eta konparazio aberatsen bidez. Miseriarik handiena eritasuna ez dela konturatzen da, baizik eta gaitz kutsakor batek joa sentitzen den bakardadea, zeinari denek uko egiten baitiote. Medikua beldurtu egiten da beldur hori gaixoari berari kutsatzen zaiolarik. Hartara, beldurrak adimena eta gorputza bereganatzen ditu pairatzen duenaren babesgabetasunaren aurrean. Donneren esanetan, atsekabea altxor bat da, gizakiak haziarazten dituelako; beraz, jakituria heredatzen dugu besteen sufrimendua hautematean. Horrela, hobeto bizitzen eta heriotzarako prestatzen ikas daiteke.

'Meditazioak'

Tonu erlijiosoa iragazkortu egiten da meditazioetan. Ildo horretatik, XXI. mendekooi deigarri zaizkigu Jainkoaren eta erregearen aipamenak baina, deserotasun moderno horretaz gaindi, etsipena unibertsala dela sentitzen dugu, 2023an edo duela ia 400 urte. Betiko salbamena topatuko zuen orduko gizakiak; geuk, salbaziorik ez, baina XVII. eta XXI. mendeko izpiritu minberak senidetu egiten dira obra honetan, izan ere, beti daude buruan iltzatzen diren esaldiak, Hemingwayri gertatu zitzaion bezala, bere nobela ospetsu baten izenburua (For whom the bells toll) otu baitzitzaion 17. meditazioa irakurri ondoren.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Metafisika barrokoa