Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Domingo, 1 de noviembre 2020, 21:28
Mercabilbaok aurrera darraio «ingurumena modu arduratsuan eta errespetuz kudeatzeko konpromisoarekin», hondakinak gaika biltzeko estrategiaren bitartez, birziklatze kuota handitu ahal izateko. Horrela, urtarriletik irailera bitarte sortu dituen hondakin guztien %41 birziklatu du.
Guztira, Mercabilbaoko Elikagaien Unitateko Garbiketa eta Bilketa Zerbitzuak 2.890,341 tona hondakin kudeatu ditu (iaz baino %4,35 gutxiago), eta horietatik 1.190,4 tona ondoren birziklatzeko gaika bil daitezkeen hondakinei dagozkie (2019an baino %5,9 gehiago).
Mercabilbaon baliozta daitezkeen hondakinen artean, nabarmentzekoak dira fruta eta barazkietako materia organikoa, 514,9 tonarekin (%17,8), egurra, 510,6 tonarekin (%17,65), arrainen eta itsaskien hondakin organikoak, 84,8 tonarekin (%2,9), papera eta kartoia, 72,8 tonarekin (%2,5), eta poliestirenoa, 7,6 tonarekin (%0,2).
Materia organikoaren bilketari dagokionez, Mercabilbaoko arduradunek nabarmendu dute covid-19ak eragindako osasun egoerak aurreko urteetan sortzen ari zen joera aldatu duela. Hala, urtarriletik irailera, frutari eta barazkiei dagokienez, baliozta daitezkeen hondakinak %32,4 gehitu dira 2019ko aldi berarekin alderatuta. Martxoa eta apirila nabarmendu dira, sektorean merkantziak ugaritu egin zirelako, konfinamendu aldian lurreko produktu gehiago kontsumitzeagatik.
Arrain eta itsaskietako materia organikoaren kasuan, %23,3ko beherakada izan da ondoren birziklatzeko jaso diren hondakinen bilketan, antxoaldiaren atzerapenak eta egungo osasun krisiaren lehen hilabeteetan ostalaritza ixteak eragindako merkaturatze txikiagoaren ondorioz.
Ildo horretan, hondakin guztien bolumena %4,35 jaitsi da 2020ko urtarriletik irailera, iazko aldi berarekin alderatuta, egungo osasun egoerak eragindako ondorioak direla eta (lehen aipatutako arrainak eta itsaskiak, adibidez), bai eta itsas sektoretik eratorritako hondakinak ere, poliespana edo egurra, besteak beste.
Errefusari dagokionez, orain arte 2020an 1.699,9 tona kudeatu dira, iaz baino %10,4 gutxiago. «Datu positiboa da, helburua kopuru horiek murriztea baita, hondakin birziklagarrien kuota handiagoarekin. Gaur egun, oraindik ere baloriza daitekeen materia bolumen handia botatzen da masan biltzeko ontzietara, eta, ondorioz, ezin da birziklatzeko berreskuratu», azaldu dute.
Mercabilbaok 180 edukiontzi, bederatzi kaiola eta lau ibilgailu jarri ditu bere instalazioen puntu estrategikoetan, gaikako bilketarako eta hondakinen errefusa biltzeko. Baliozta daitezkeenak Berdegunera eramaten dira, eta han zentralizatzen dira hondakinak zatiki desberdinetan bereizteko lanak, ondoren kudeatzaile baimendu bati helarazteko. Lan hori guztia egunero egiten du Garbiketa eta Bilketa Zerbitzuak, Mercabilbao osatzen duen kolektibo osoaren lana errazteko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.