Borrar
Urgente Grandes retenciones en Rontegi, La Avanzada y el Txorierri por un accidente entre dos vehículos
Mendexak 425 biztanle ditu. E. C.
Mendexak UEMAko kide izatea erabaki du

Mendexak UEMAko kide izatea erabaki du

Abendutik aurrera, Lea-Artibaiko herria Udalerri Euskal Mankomunitateko 103. udalerria bihurtuko da

Leire Larrazabal

Viernes, 10 de noviembre 2023, 12:26

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak goranzko joera hartu du. Horrela, martxoan 100 udalen langa gainditu ondoren, oraingo honetan 103. udalerria zerrenda horretara gehitzen Mendexa izango da. Lea-Artibaiko Udalak UEMAko kide izatea erabaki du, azaroko udal osoko ohiko bilkuran.

UEMAk abenduaren 16an egitekoa du urte amaierako batzar nagusia, Orion, eta orduan aztertuko diztuzte mankomunitatera sartzeko herriek egindako eskaera berriak. Hain zuzen ere, batzar horretan, Mendexaren eskaera onartzean, UEMAko kide den 103. udalerria izango da Lea-Artibaiko herria.

Mendexa Bizkaiko ipar-ekialdeko herria da, esan bezala, Lea-Artibai eskualdean kokatuta dagoena. Zehazki, Lea ibarreko herrietatik itsasoaren magalean dagoen bakarra da. Karraspio hondartza, esaterako, Mendexari dagokio. Dena dela, herriaren erdigunea barrualdean dago. Udalerriak 425 biztanle ditu, eta euskaldunen indizea %88,35 da biztanleen artean. UEMAra sartzeko erabakiarekin, udalean zein udalerrian hizkuntza normalizazioan eragiteko asmoa du Mendexako Udalak, urrats berriak eginez herritarrekin zein udal langileekin.

UEMAk martxoan gainditu zuen 100 udalen langa, eta orain arteko ibilbidea gogoratzeko eta bidelagunei eskerrak emateko egindako ekitaldian gogoratu zuten bezala, hasieran zenbait udalek sortutako mankomunitatea inoiz baino sendoago dago gaur egun. Horrela, Mendexa gehitzen bada zerrendara, 306.500 biztanleko lurgune euskalduna osatuko dute UEMAko kide diren udalerrien artean. Esan bezala, goranzko joera nabarmena da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Mendexak UEMAko kide izatea erabaki du