UNAI SARRIUGARTE
Domingo, 24 de noviembre 2019, 21:35
Mende honen erdialdera bitartean Artikoko izotza urtu egingo da. Halaxe iragarri dute Chad Thackeray eta Alex Hall zientzialariek azaroaren 11n 'Nature Climate Change' aldizkari zientifikoan plazaratutako erreportaje batean.
Publicidad
Ikertzaile hauek emandako datuek nabarmentzen dutenez, Artikoa hemendik eta urte gutxi batzuetara izotzik gabe geratu daiteke. Zientzialari hauek darabiltzaten urte tarteak 25 urtetik 50 urtera bitartean dabiltza. Egin dituzten kalkuluen arabera erabateko desizoztea 2044. eta 2067. urteen arteko momenturen batean gertatuko omen da.
Esan bezala, azken hamarkadetan izugarri murriztu da artikoko izotza eta ikertzaile hauek egin duten aurreikuspenaren arabera, joera honek datorren urteotan erritmo berbera jarraituko du. Izan ere, desizozteak eragindako albedoa eragin kaltegarria izaten ari da lurrazalean. Albedoa, eguzkiaren erradiazioak artikoko lurrazalean uzten duen efektua da. Ondoren, efektu hori atmosferan islatu egin ohi da eta horrek zurgaketa handiagoa ahalbidetzen du lurrazalean, beroa handituz.
Artikoak egun arte beti aurkeztu izan ohi du izotz geruza ikaragarri bat. Hauxe neguan hedatu eta udan gutxiagotzen zen. Egun, izotzaren geruza, ordea, gero eta eskasagoa da. Sateliteek fenomeno honen inguruko datuak 1979. urtetik barnebiltzen dituzte. Erreminta hauek aditzera eman dutenez, azken 40 urteotan izotz guzti honen hedadura %13 jaitsi da hamarkada bakoitzeko.
Zientzialari asko saiatu dira egun Artikoaren etorkizuna zein izango ote den egiaztatzen. Edonola ere, ez dira bat etorri zein urtetan gertatuko omen den hauxe. Estimazioak 2026. urtetik 2132. urtera doaz, baina
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.