Borrar
Urgente Grandes retenciones en la A-8 y el Txorierri, sentido Cantabria, por la avería de un camión
Ikertzaile batzuen arabera, desizoztea 2044. eta 2067. urteen arteko momenturen batean gertatuko da. Fotolia
Mende honen erdialdera bitartean Artikoko izotza urtu egingo da

Mende honen erdialdera bitartean Artikoko izotza urtu egingo da

Azken hamarkadetan izugarri murriztu da artikoko izotza eta joera horrek datorren urteotan erritmo berbera jarraituko du

UNAI SARRIUGARTE

Domingo, 24 de noviembre 2019, 21:35

Mende honen erdialdera bitartean Artikoko izotza urtu egingo da. Halaxe iragarri dute Chad Thackeray eta Alex Hall zientzialariek azaroaren 11n 'Nature Climate Change' aldizkari zientifikoan plazaratutako erreportaje batean.

Ikertzaile hauek emandako datuek nabarmentzen dutenez, Artikoa hemendik eta urte gutxi batzuetara izotzik gabe geratu daiteke. Zientzialari hauek darabiltzaten urte tarteak 25 urtetik 50 urtera bitartean dabiltza. Egin dituzten kalkuluen arabera erabateko desizoztea 2044. eta 2067. urteen arteko momenturen batean gertatuko omen da.

Esan bezala, azken hamarkadetan izugarri murriztu da artikoko izotza eta ikertzaile hauek egin duten aurreikuspenaren arabera, joera honek datorren urteotan erritmo berbera jarraituko du. Izan ere, desizozteak eragindako albedoa eragin kaltegarria izaten ari da lurrazalean. Albedoa, eguzkiaren erradiazioak artikoko lurrazalean uzten duen efektua da. Ondoren, efektu hori atmosferan islatu egin ohi da eta horrek zurgaketa handiagoa ahalbidetzen du lurrazalean, beroa handituz.

Artikoak egun arte beti aurkeztu izan ohi du izotz geruza ikaragarri bat. Hauxe neguan hedatu eta udan gutxiagotzen zen. Egun, izotzaren geruza, ordea, gero eta eskasagoa da. Sateliteek fenomeno honen inguruko datuak 1979. urtetik barnebiltzen dituzte. Erreminta hauek aditzera eman dutenez, azken 40 urteotan izotz guzti honen hedadura %13 jaitsi da hamarkada bakoitzeko.

Zientzialari asko saiatu dira egun Artikoaren etorkizuna zein izango ote den egiaztatzen. Edonola ere, ez dira bat etorri zein urtetan gertatuko omen den hauxe. Estimazioak 2026. urtetik 2132. urtera doaz, baina

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Mende honen erdialdera bitartean Artikoko izotza urtu egingo da