Borrar
Urgente Grandes retenciones en la A-8, el Txorierri y la Avanzada, sentido Cantabria, por la avería de un camión
Egun hauetan jaso dudan meme bat.
Memelogia

Memelogia

Adarraren puntan ·

Domingo, 12 de abril 2020, 23:25

Bizitzea egokitu zaigun egoera arraro honek zenbait «errebelazio» ekarri dizkigu, whattsapp mezuek gutako askoren bizitzan lortu duten lehentasunezko rola dugu, besteak beste. Pandemiaren eskutik, eta bidaltzen diren mezuetan oinarrituta, egungo portaera sozialari buruzko ikerketa batzuk egin litezke. Niri dagokidanez, honako gertakari hauek aipatuko nituzke:

Bat. Umore-mailak behera egin du egunez egun, konfinamendua luzatu ahala. Egia esan, lehenengo egunetan behintzat, oso meme barregarriak izan ziren. Atsegin handiz gogoratzen dut honako hau zioena: «Mexikok harresia azkar amaitzeko eskatzen die Estatu Batuei» edo ustezko «Policía de Balcón» aldizkariaren azala, besteak beste honako eduki hauekin: «Fiskaliza ezazu zure bizilagunen txaloa» -barnean daramazun Stasiko salataria atera ezazu- edo «aurkitu zure alde totalitarioa» -bi astean stalinismoa nola zeure egin-.

Bi. Politikarien aurkako haserrearen maila eta haien bizitzak samintzeko ekimenak agudo areagotu dira.

Hiru. Memeak Andy Warholek guztientzat aurreikusi zuen «loriazko minutu» horren gauzatze perfektu bihurtu dira orain; umorezko pieza ugari egin dira etxean, baita ereserki «buenistak» eratzen dituzten musikariak agertu ere. Batzuetan partekatzea eskatzen didate. Gehienetan ahaztu egiten zait.

Lau. Nekea hasi da nabaritzen, eta meme kopuruak behera egin du pixkanaka, agian «egun gutxi batzuk etxean» baino zerbait gehiago izango dela hasi garelako ohartzen. Halaber, egun hauetan nire lagunen ohiko profilak zorroztu egin direlakoan nago. Kate moñoño-zaleak bihotzak birbidaliz munduko errekorra hautsi nahi du. Lagun alternatiboak ez du aukerarik galtzen imajina daitezkeen balkoi-asaldura guztietara jendea gonbidatzeko: lapikokadak, kandela piztuak, txistualdiak eta hainbat kantika. Konspiranoietan sinetsi ohi dutenak lotsagabe dabiltza oraingo honetan, fake guztiak etengabe astinduz. Gezur hutsa dela argudiatuz erantzuten badiezu ere, ez du axola. Haiek tematuta: Hau gu guztiok hiltzeko estrategia txinatarra da eta oreinak agertu dira Urdaibaiko hondartzetan. Kitto.

Azken joerak, nire mugikorrean behintzat, burutik jota daudenek eta ustezko adituek egindako bideoak dira; ez da beti erraza zein den zein bereiztea.

Mezuen ugaltzearekin batera beste arazo bat sortu da. Batek ondo kontrolatu ohi du zein motatako mezuak bidaltzen dituen eta nori bidaltzen dizkion. Egun hauetako trafiko apartak, nahasteko arriskua dakarkigu: jasotako txiste zikina ikastolako guraso taldeari bidaltzea edota zure bilera sindikalaren akta zure nagusiari bidaltzea. Egun hauetan hanka-sartze antologiko batzuen lekuko izan naiz.

Smartphona ezinbesteko aliatu bihurtu da egun hauetan. Familia eta lagunak nola dauden jakiteko erabiltzen dugu. Bideo-deiak (kontuz «dress-codearekin») eta Skype-deiak berreskuratu ditugu, hasierako gogo kementsu hura ahaztuta, apur bat aldera utzita zeudenak. Orain gizakion artean debekatu diren fluxu-truke horiek guztiak, albiste, txiste, memelokeria eta kultur emanaldi-fluxu bihurtu ditugu. Eta bitartean, Anaia Handiak geolokalizatu egiten gaitu eta gure mugimendu guztien berri erraz lortzen du. «Gure onerako da» diote agintariek. «Ez dut ezer ezkutatzeko» diogu gizajook. Ongi etorri aho estalien arora.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Memelogia