Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Jueves, 27 de octubre 2022, 12:30
Zea Mays musika taldeak 'Corazon de Tango' abestiaren bere bertsio propia emango du ezagutzera gaur arratsaldean Bilboko Ambigu tabernan, arratsaldeko zazpi eta erdietatik aurrera. BIME jaialdiaren baitan eskainiko du talde bilbotarrak Doctor Deseoren kanta esanguratsu honen inguruan landu duen bideoklipa. Hala eman du ezagutzera azken orduotan Errekalde auzoko bandak bere sare sozialetan.
Ikus-entzunezkoa Bárbara Fernandezen gidaritzapean egon da eta Ramon Barea eta Carmen Machi aktore ospetsuak ageri dira bertan, Aiora Renteria Zea Mayseko abeslariaren ahotsak girotzen duelarik bideo sinestezin hauxe. Musika soinu hotsen atzean, aldiz, Bizkaiko bandako ohiko kideak ditugu: Asier Basabe baterian, Ruben Gonzalez baxuan eta Iñaki Imaz 'Pitti' gitarran.
Carmen Machik eta Ramon Bareak interpretatutako bi pertsonaiak erabat maiteminduta daude. Bikotekide honek xamurtasun eta gozotasun une ikaragarriak partekatzen ditu ikus-entzuleeekin, bi pertsonen arteko maitasuna noraino arte irits daitekeen aditzera emanez.
Francis Díez Doctor Deseoko abeslaria izan zen abesti honen konpositorea. 1992. urtean kaleratuta, Niko Brochadoren gitarra hotsek, Josu Mongeren bateriak eta Josi Jiménezen baxu eta koroek alaitzen dute abesti hauxe. Azken urteotan Euskal Herriko ereserki bilakatu da 'Corazon de Tango' hainbat belaunaldik abesten duten kantua bilakatu delarik.
Abesti honen letrak sentimendu eta oroitzapen ugari mahaigaineratzen ditu, pertsona bati agur esatearen inguruan mintzatzen da hauxe, baita maite dugun norbaiti agur esateak pertsonengan eragiten duen bakardadearen inguruan aritu ere. Horietako askotan pertsonak bere burua engainatu beharra duela, pertsona kuttun hori bere besoetan betiko izango duela pentsaraziz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Así es el ciclo diario de la melatonina, la hormona que te ayuda a dormir
Yolanda Veiga e Isabel Toledo
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.