Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Sábado, 12 de septiembre 2020, 19:05
Maya Gabeira kirolari brasildarrak emakume batek sekula surfeatu duen olatu handiena hartu du: 22,4 metrokoa, hain zuzen ere. Izan ere, Red Bull Wave Awards olatu ikusgarrienen surf txapelketak errekorra izan du emakumezkoen sailean aurtengoan. Gabeirak zuen errekorra egun arte, duela bi urte 20,72 metroko olatutxar bat surfeatu egin baitzuen. Jazotakoa Guinnes World Records liburuan bildu dute. Izan ere, 33 urteko surflariak pasa den otsailean surfeatu zuen olatua eta zazpi hilabete igarota, Guiness erakundeak egiaztatu egin du aitortza.
Maya Gabeira surlari brasildarrak bere kirolari ibilbide oparoan geraikur bat baino gehiago irabazi izan du. 2009. urtean, esaterako, ESPY estatubatuar erakundeak banatzen duen 'Emakumezkoen kirolari hoberena' saria irabazi zuen. Era berean, 'Billabong Girls Best Overall Performance' saria irabazitakoa da.
Hain handia da Gabeirak surfarengatik bizi duen zaletasuna, non 2013. urtean Nazareko hondartza batean (Portugal) bizitza galtzeko zorian egon zen. St Jude izeneko eurite batek itsasoa erabat nahastu zuen eta Gabeirak olatu bat hartzen zebilenean konortea galdu zuen. Zortea lagun, bere laguna den Carlos Burle surflari brasildarrak erreskatatu egin zuen uretatik.
2016. urtean errekuperazio bolada baten ondoren, berriro ere Nazareteko uretan murgildu egin zen olatu berriak hartzeko asmoz. Bere borrokari esker buruko nahiz arazo fisikoak saihestea lortu zuen, eta hori guztia 'Return to Nazare' izeneko dokumental batean bildu zuten.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.