Borrar
Mary Stallings abeslaria.
Mary Stallings abeslariak Carla Bley pianista ordezkatuko du Jazzaldian

Mary Stallings abeslariak Carla Bley pianista ordezkatuko du Jazzaldian

Kontzertua Victoria Eugenia Antzokian izango da uztailaren 27an, 12.30ean

elcorreo.com

Viernes, 13 de abril 2018, 00:22

Carla Bley pianistak bertan behera utzi behar izan du bere biraren azken zatia. Hau dela eta, ez da izango da Donostiako 53. Heineken Jazzaldiaren programazioan, iragarrita zegoen moduan. Antolatzaileek alternatiba bat bilatu zuten eta azkenik topatu egin dute. Oakland-en jaiotako musikariaren ordez, Mary Stallings abeslaria arituko da. Tokia, data eta ordua mantenduko dira, hori bai. Zuzenekoa Victoria Eugenia Antzokian izango da uztailaren 27an, eguerdiko 12.30ean.

Jaialdiaren antolakuntzak azaldu duenez, Mary Stallings San Frantziskoko (Estatu Batuak) abeslari beteranoa da. Izan ere, musikaria une honetan heldutasun betean dago dudarik gabe. 'The New York Times' egunkariak duela gutxi esan zuenez, «Stallings da, beharbada, bizirik dagoen jazz abeslaririk onena». Hervé Sellin (pianoa), Joshua Ginsburg (kontrabaxua) eta Mario Gonzi (bateria) izango ditu lagun taula gainean. Abeslariak 78 urte ditu eta kontzertu berezia eskainiko duela diote adituek.

Zer egin behar dute Carla Bleyren zuzenekoa ikusteko sarrera erosi zutenek? Bi aukera dauzkate. Eskuratutako sarrerak baliozkoak izango dira Mary Stallingsen kontzerturako. Erosleek ez dute ezer egin behar. Aitzitik, Mary Stallings-en kontzertura ez joatea erabaki dutenek dirua berreskuratzeko aukera izango dute. Honako bide hauetatik egin daiteke eskaera: Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan (11.30-13.30 eta 17.00-20.00), 943 48 19 00 telefono zenbakian edo infojazz@donostia.eus helbide elektronikoan.

Carla Bleyk ez du bere biraren azken zatia burutuko. Tamalez ezin izango du jo Donostian free jazz eta jazz rock estiloak menperatzen dituen musikari eta konposatzaileak. Eszenatokietara bueltatzeko prestatzen den bitartean, Mary Stallingsen ahotsarekin gozatzeko aukera bikaina dago.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Mary Stallings abeslariak Carla Bley pianista ordezkatuko du Jazzaldian