Zurekin
Viernes, 25 de agosto 2023
Hasi berotzen. Izan ere, datorren irailaren 17an, eguerdiko 12.00etan,Maruri-Jatabeko XXV. Dantza Suelto Txapelketa ospatuko da Kulturkirolen, Udalak antolatuta. Aipatutako txapelketan 15 urtetik gora dituzten bikoteek parte har dezakete eta derrigorrezkoa izango da euskal usadiora jantzita parte hartzea. Izena emateko epea irailaren 8a baino lehen, Maruri-Jatabeko kultur sailean: 94.674.22.53 / 94.674.39.95 telefonora deituz ala euskara.maruri@maruri-jatabe.eus helbidera idatziz.
Publicidad
Txapelketa hasi baino lehenago bikoteen zozketari ekingo zaio, zein ordenean dantzatuko duten jakiteko. Bikoteen parte-hartzea banakakoa izango da (8 urrats). Atsedenean, eta aldez aurretik hala abisatuz gero, dantzari guztiek elkarrekin bi pieza dantzatuko dituzte. Gainera, musika trikitixaz joko da. Abiadura epaimahaiaren oniritzia izan beharko du, horretarako, txapelketa hasi aurretik behin entzun beharko dira bai fandangoa zein arin-arina.
Epaimahaiak honako hauek hartuko ditu kontuan: urratsak eta zailtasuna, bateratasuna eta berdintasuna, aurkezpena eta espresibitatea eta erritmoa. Epaimahaia gutxienez bi kidez osatutako da. Hori bai, epaimahaiaren emaitzak apelaezinak izango dira. Berdinketa balego, epaimahaiak erabakiko du berdinketa apurtzeko pieza eta iraupena.
Eta ez lo hartu. Izan ere, bakarrik zortzi bikotek parte hartu ahal izango dute, beraz, irailaren 8rako bikote gehiagok izena emanez gero, aurkeztutako lehenengo zortzi bikoteak izango dira parte hartzaileak.
Sari interesgarriak daude. Horrela, 300 euro bikote txapeldunarentzat, garaikurra, txapela, zapia eta Mungiako Trapu Zarrak jantzi dendaren eskutik oparia. Bigarren bikoteak 180 euro eta garaikurra eskuratuko ditu. Gainera, Bizkaiko lehen bikoteak 150 euro eta garaikurra izango ditu. Bestalde, parte hartzen duten gainontzeko bikoteei 70 euroko dieta emango zaie.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.