

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Unai Sarriugarte
Martes, 21 de febrero 2023, 16:54
Labayru Fundazioak Maruri-Jatabeko baserrien nondik-norakoak aztertzen dituen ikus-entzunezkoa kaleratu du, Udalarentzat espresuki egindako bideoa dugularik hauxe. Bertan Maruri-Jatabeko baserrien ezaugarriak uztartu dira. Izan ere, bertako baserrietatik datoz Bizkaiko herri honetako auzokideen abizenak eta baita beren identitatea ere.
Duela egun batzuk eman zuten ezagutzera bideoa Maruri-Jatabeko kulturetxean bertan, udalerriko jendez lepo egon zelarik agertokia. Isaak Amezaga alkateak herriarentzat horrelako ekimenek duten garrantzia mahaigaineratu zuen. Igone Etxebarria Labayru Fundazioko zuzendariak, aldiz, herriari eta Udalari eskerrak eman nahi izan zizkion, euskal ondareari horrelako garrantzia bermatzearren, etorkizun hurbil batean etorriko diren belaunaldientzat ezinbesteko informazioa izango baita hauxe.
Ikus-entzunezkoaren zati batean Alberto Santana historialariak Maruri-Jatabeko baserrien ezaugarriak nabarmentzen ditu, azpiegitura hauen kokapena, bilakaera, osagaiak eta baita bereizgarriak aditzera emanez. Baserrien bilakaeran hiru aldi bereizten ditu Santanak: lehendabiziko aldikoak arotzen lana izan ziren, XV. mende amaieratik 1640ra bitarte landu zituztenak, Elortegi baserria da horren adibide nabarmena. Bigarren aldian, berriz, Lapurdiko adreiluen eta teilaginen influentzia dago, Mendietan antzeman daitekelarik. Azkenik, hirugarren aldian harginen lana gailentzen da, Zabalabarrena horren adibide paregabea delarik.
Bestalde, Maruri-Jatabeko herritarren testigantzen bidez bertako bizimodua ematen da ezagutzera, hala nola, baserrien barruko distribuzioa, osagaiak, bizimoduaren bilakaera, aurrerapenak eta gaurko egoera. Duela mende erditik gaur egun bitarte asko aldatu da baserriotako bizimodua, XV. mendetik XX. mendera bitarte ez baitzegoen ez urik, ez argirik, ezta komunik ere. Horrez gain, baserrien lehendabiziko mendeotan unitate ekonomikoak ziren baserriok, eta gaur egun, ordea, ez da inor baserritik bizi.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La palygorskita, los cimientos del vino rancio en Nava del Rey
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Seis bilbaínos denuncian a un inversor local por estafarles más de un millón de euros
Ainhoa de las Heras y Josu García
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.