Borrar
Ignacio Pérez
Martxoaren zortziaren ondoren

Martxoaren zortziaren ondoren

Guztiok dakigu aurtengo martxoaren zortzia ez zela arrunta izan, aurrekoak txiki utzi zituela

Sábado, 28 de abril 2018, 00:55

Guztiok dakigu aurtengo martxoaren zortzia ez zela arrunta izan, aurrekoak txiki utzi zituela, gizartearen erdia garen emakumeon ezinegona kaleratu zuela, zalapartaz. Kontua da egun horretako ikuskizuna horretan gera daitekeela, gaua pizten duten su artifizialetan, urtean behin bakarrik pizten diren suetan.

Eta horretan geratuko da baldin eta egun hartan kalean gizon eta emakumeon arteko eskubide berdintasunaren alde azaldu ginen guztiok zerbait egiten ez badugu, gure hitzetatik ekintzak sortzen ahalegintzen ez bagara. Gure ekintza izan dadila gure hitzaren alaba, idatzi zuen Arestik garai ilun haietan.

Eta egun hartan manifestatu ginen guztiok zerbait eginda ere, aurrerabidea ez dago bermatua. Ez gara debalde heldu gauden puntura, askoren lanari esker baizik. Ez ditugu ezagutzen sasi artean lehen bidezidorra zabaldu zutenak, baina haiei esker egiten dugu aurrera eta ezezagun haien izenean ahalegintzen gara bidexka bide bihurtzen, atzetik datozenak eragozpen gutxiago izan dezaten.

Errazegia da gauza bat esan edo aldarrikatu eta kontrakoa egitea, errazegi ezkutatzen da matxismoa berdintasunaren aldarrikapen handien azpian. Errazegi zuritzen dute agintariek beraien burua, tradizioaren harresiaren atzean gotorturik. Gau bateko su artifizialak gustuko dituzte, biba eta txaloak antzezten dituzte aukera duten bakoitzean.

Baina azken martxoaren zortzian kalean manifestatu ginenon esku dago eguneroko errealitatea aldatzea, tantaka, pausoka, etxez etxe, kalez kale. Lanaren bidez, noski, berriz ere bidea estali nahi duten sasiak kenduz, sortzen diren putzuak estaliz.

Ez da hori edozein esparrutan botere izpi bat edo pila bat dutenek gugandik espero dutena, su artifizialekin konformatuko garela pentsatzen dutelako. Uste dute matxismoak eraiki duen estereotipoa betetzen dugula, milioika bagara ere eredu horrekin kritikoak garen emakumeak, edozein bazterretan eta ez bakarrik martxoaren zortzian.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Martxoaren zortziaren ondoren