Adobestock

Martxan da Euskarazko Ipuinen Lehiaketa Bilbon

Rafael Mikoleta Sariketa Bilboko 8 eta 16 urte bitarteko ikasleentzat da eta urtarrilaren 26ra arteko epea dute euren ipuinak aurkezteko

Leire Larrazabal

Viernes, 8 de diciembre 2023, 10:52

8 eta 16 urte bitarteko Bilboko ikasleen artean euskaraz irakurtzeko eta idazteko zaletasuna bultzatzeko asmoz, Bilboko Udalak Rafael Mikoleta euskarazko ipuinen Lehiaketaren XXXVI. edizioan parte hartzeko izena emateko epea ireki du. Horrela, Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailetako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) lau mailetako ikasleek urtarrilaren 26ra arteko epea dute beren ipuinak aurkezteko.

Publicidad

Gai librekoak, hainbat baldintza bete beharko dituzte, besteak beste, euskaraz idatzita egotea eta marrazkiak izatea; lanak urtarrilaren 26ko 14.00ak arte aurkeztu ahal izango dira Bilboko Udaleko Euskarako, Herritarren Arreta eta Partaidetzako, 2030 Agendako eta Nazioarteko Gaietako Saileko Euskarako Zuzendaritzan (Venezuela plaza 2, 7. solairua, 48001, Bilbo).

Lau kategoria izango dira: A kategoria (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak), B kategoria (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak), C kategoria (DBHko 1. eta 2. mailak) eta D kategoria (DBHko 3. eta 4. mailak). Kategoria bakoitzean hiru sari banatuko dira: lehena 200 euroko balioa duten opariak izango dira, bigarrena 160 euroko balioa duten opariak, eta hirugarrena 120 euroko balioa duten opariak

Epaimahaia, bestalde, literaturaren munduari lotutako pertsonek osatuko dute. Hain zuzen ere, Eneko Zuloaga, Galder Urzaa, Goizalde Landabaso, Igone Etxebarria, Irune Urrizelki, Juan Ramon Madariaga, Lutxo Egia eta Txani Rodriguez. Epaia maiatzean emango dute.

Bilboko Udalak 1988az geroztik antolatzen du lehiaketa hau, euskaraz irakurtzeko eta idazteko zaletasuna zabaltzeko eta euskal literatura sustatzeko, istorioak irudikatzeko, sortzeko eta hitzez adierazteko aukera emanez. Guztira 1.004 ipuin aurkeztu ziren lehiaketara aurreko edizioan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad