Borrar
Martin Ugalde euskaltzalea ikertzeko beka deialdira aurkezteko epea amaitzear da

Martin Ugalde euskaltzalea ikertzeko beka deialdira aurkezteko epea amaitzear da

Irailaren 2an amaituko da proiektuak aurkezteko epea, eta euskaltzaleak Euskal Herriari eta kulturari egindako ekarpena ikertu beharko dituzte

Paul Picado

Martes, 16 de agosto 2022, 17:17

Martin Ugalde euskaltzalea ikertzeko beka deialdira aurkezteko epea amaitzear da. Irailaren 2an hain zuzen amaituko da proiektuak aurkezteko epea, eta Ugaldek berak Euskal Herriari eta euskal kulturari egindako ekarpenak ikertu beharko ditu deialdira aurkezten denak, euskaltzaleak landutako edozein eremu kontuan hartuz.

Proiektuak idatziz edo ikus-entzunezko euskarrian aurkez daitezke, betiere argi utziz zer euskarri aukeratzen den. Horrela, idatziz eginez gero, gutxienez, 150 orrialde izan beharko ditu proiektuak. Ikus-entzunezkoa bada, berriz, gutxienez, 30 minutuko iraupena izan beharko du. Banaka nahiz taldeka egin daitezke, eta burututakoan beka@kulturparkea.eus helbidera bidali beharko da.

Epaimahaiak, besteak beste, azalpen testuaren kalitatea, informazioaren zehaztasuna, ikerketaren berritasuna, erabilitako iturrien aberastasuna eta ikerketaren alde kualitatiboa kontuan hartuko ditu. Dena den, aurkeztutako lanek behar adinako kalitaterik ez dutela irizten badiote, beka eman gabe utz dezaketen.

Bekaren irabazlearen izena azaroaren 11n jakinaraziko dute, Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean. Beka eskuratzen duenak 8.000 euro jasoko ditu ikerketarekin aurrera jarraitzeko. Diru kopuruaren erdia irabazle izendatzen dutenean jasoko du,eta gainerakoa, lana entregatu eta epaimahaikideek onartutakoan.

Lan guztia amaitzeko urtebete izango du, baina beste sei hilabete luzatzeko aukera ere izango du, antolatzaileek eta epaimahaiak egileak emandako arrazoiak aintzat hartuta, hala erabakitzen badute.

Bestalde, epaimahaikideek aholkuak eman ahal izango dizkiote proiektuaren egileari, proiektua osatu eta hobetzeko helburuarekin. Egileak, bere aldetik, aholku horiek aintzat hartzen saiatuko den konpromisoa ere hartuko du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Martin Ugalde euskaltzalea ikertzeko beka deialdira aurkezteko epea amaitzear da