Nahikari Cayado
Martes, 20 de octubre 2020, 20:22
Marta Vieira da Silva emakumezkoen futboleko legenda bizia da. Brasilgo 'erregina' bezala ezaguna da, eta askok Pelé 'erregearekin' alderatzen dute bere ibilbidean lortu dituen arrakastengatik. Horrexegatik hain zuzen, bere herrialdeak emakumeari merezi duen tokia utzi nahi dio, bere neurriko estatua bat eraikiz. Vieirak 34 urte ditu eta, emakumezkoen artean, munduko futbol jokalaririk onena da. Hori gutxi balitz, herrialde askotako emakumezkoen futbolaren aitzindaria izan da.
Publicidad
Jokalekuan erreferente izateaz gain, generoen arteko berdinketaren aldeko borroka etengabean aritu izan da brasildarra. Bere herrialdearentzat, Brasilek inoiz izandako enbaxadore handienetako bat da. Tokiko agintariek diotenez, futbolari izatea amesten duten neska guztientzat erreferente bihurtu da, eta horregatik hain zuzen, Marta Vieirak Pelérekin batera izango du bere estatua, Brasilgo futbolaren museoan.
Rogérico Caboclo Brasilgo Futbol Federazioko presidenteak eman zuen albistea. Azaldu zuenez, Peléren eta Martaren estatuak elkarrekin jartzeak «nesken futbolean berdintasunaren aldeko beste urrats bat da. Halaber gogoratu zuenez gainera, herrialdeak orain dela gutxi eman zuen ezagutzera Brasilgo selekzioan jokatuko duten kirolari guztiek, emakume zein gizonezko izan, soldata bera jasoko dutela.
Marta Vieira futboletik bizi da gaur, baina ez du ibilbide erraza izan. Estatu Batuetan eta Europan aritu izan da jokoan, toki batetik bestera, nahiz eta askorentzat munduko futbolaririk onena izan. Brasildarrak sei FIFA World Player ditu, The Best bat eta Urrezko baloi bi. Gainera, Munduko Txapelketetan zein nazioarteko txapelketetan jaso izan dituen beste hainbeste onarpen ditu ere. Gainera, lau Olinpiar Jokoetan eta bost Munduko Txapelketetan parte hartu izan du ere.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.