Borrar
Marta Vieirak, Brasilgo 'erregina' bezala ezaguna denak, estatua bat izango du Pelérenaren alboan

Marta Vieirak, Brasilgo 'erregina' bezala ezaguna denak, estatua bat izango du Pelérenaren alboan

Futbol jokalaria legenda bilakatu da bere herrialdean nesken erreferente bihurtu izanagatik

Nahikari Cayado

Martes, 20 de octubre 2020, 20:22

Marta Vieira da Silva emakumezkoen futboleko legenda bizia da. Brasilgo 'erregina' bezala ezaguna da, eta askok Pelé 'erregearekin' alderatzen dute bere ibilbidean lortu dituen arrakastengatik. Horrexegatik hain zuzen, bere herrialdeak emakumeari merezi duen tokia utzi nahi dio, bere neurriko estatua bat eraikiz. Vieirak 34 urte ditu eta, emakumezkoen artean, munduko futbol jokalaririk onena da. Hori gutxi balitz, herrialde askotako emakumezkoen futbolaren aitzindaria izan da.

Jokalekuan erreferente izateaz gain, generoen arteko berdinketaren aldeko borroka etengabean aritu izan da brasildarra. Bere herrialdearentzat, Brasilek inoiz izandako enbaxadore handienetako bat da. Tokiko agintariek diotenez, futbolari izatea amesten duten neska guztientzat erreferente bihurtu da, eta horregatik hain zuzen, Marta Vieirak Pelérekin batera izango du bere estatua, Brasilgo futbolaren museoan.

Rogérico Caboclo Brasilgo Futbol Federazioko presidenteak eman zuen albistea. Azaldu zuenez, Peléren eta Martaren estatuak elkarrekin jartzeak «nesken futbolean berdintasunaren aldeko beste urrats bat da. Halaber gogoratu zuenez gainera, herrialdeak orain dela gutxi eman zuen ezagutzera Brasilgo selekzioan jokatuko duten kirolari guztiek, emakume zein gizonezko izan, soldata bera jasoko dutela.

Marta Vieira futboletik bizi da gaur, baina ez du ibilbide erraza izan. Estatu Batuetan eta Europan aritu izan da jokoan, toki batetik bestera, nahiz eta askorentzat munduko futbolaririk onena izan. Brasildarrak sei FIFA World Player ditu, The Best bat eta Urrezko baloi bi. Gainera, Munduko Txapelketetan zein nazioarteko txapelketetan jaso izan dituen beste hainbeste onarpen ditu ere. Gainera, lau Olinpiar Jokoetan eta bost Munduko Txapelketetan parte hartu izan du ere.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Marta Vieirak, Brasilgo 'erregina' bezala ezaguna denak, estatua bat izango du Pelérenaren alboan