Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Bere 24 urterekin, Durangoko Pasiñoa zuzentzen duen pertsonarik gazteenean bilakatu da Markos Echarte. Bere aitaren pausuak jarraitu ditu eta aurten, bigarren urtez jarraian, Jesusen bizitza kontatzen duen antzezlanaren aurrean egongo da. Asteazken honetan, 5ean, hasi eta ostirala bitartean, 7a, Santa Ana elizako enparatza beste behin atonduko da Jesusen bizitza kontatzen duen antzezlana hartzeko.
- 24 urte besterik ez dituzu eta Durangoko Pasiñoaren zuzendaria zara. Nola daramazu?
-Egia esan, zuzendaria izatearena ez nuen espero. Oso gaztetik hasi nintzen Pasiñoan antzezten, lau edo bost urte nituenean. Nire etxean denok parte hartu izan dugu bertan, denok nire amak izan ezik. Aita urte askotan zuzendaria izan zen gainera, baina ez nuen inoiz imajinatuko bere tokia hartuko nuenik. Pasa den urtean proposatu zidaten kargua hartzea eta, gaztelaniaz esaten den antzera, 'igerilekura bota nintzen', benetan zuzendaria zer den jakin gabe.
- Eta nola joan dira karguan daramatzazun bi urte hauek?
-Ondo, egia esan. Familia handi bat gara eta elkarren artean laguntzen gara. Nik uste dut, Pasiñoarekin jarraitzearen ilusioak eragin zidala hau guztia aurrera ateratzea. Baina egia da ere, pasa den urtea ni zuzendaria nintzen lehenengo urtea zela, eta pandemiatik gentozela. Orduan, aurten baino pertsona gutxiago animatu ziren parte hartzera, badakizu, ez genekien oso ongi egin zitekeen edo ez, batzuek, gainera, beldurra zuten... Baina aurten herritar asko animatu dira, 110 bat pertsona gara guztira.
- Kontaiguzu, nola antolatzen da eskala honetako antzerki bat?
-Askok uste dutena baino lan gehiago darama. Prestaketekin uda eta gero hasten gara. Lehenengo jendeari deitzen diogu, banan-banan, galdetzeko ea zer pertsonaia izan nahi duten, edo gure artean erabakitzen dugu pertsonaia bakoitza nork egin dezakeen... Gero, Gabonen ostean gidoien irakurketekin hasten gara, eta ondoren, Aste Santua heldu eta bi hilabete lehenago, entseguekin hasten gara.
-Hilabete askotako lana da...
-Bai. Jende asko gara azken finean. Ez da bakarrik pertsonaia bat aukeratzea eta listo. Gidoia begiratu behar da, errepasatu, aktoreak nahi dtuen aldaketak egin edo moldatu... Lan handia daukaten xehetasun asko daude bertan. Izan ere, nahiz eta pertsonaiak eta gidoiak beti berdinak diren, askotan egiten dira horren inguruko aldaketak. Eta baita musikarenak ere, noski. Agian eszena batean entzuten zena, orain beste momenturen batean entzutea nahi duzu edo horrela. Antzezlana egokitzen goaz.
-Entseguei dagokienez, noiz batzen zarete? Imajinatzen dut bakoitzak bere eginbeharrak dituela...
-Astean bi egunez egiten ditugu entseguak, normalean astelehena eta asteazkena izaten direlarik. Ordua iluntzean izan ohi da arrazoi horregatik hain zuzen, 21.00etatik 23.00ak bitartean. Gogo handia jartzen diogu, pasioa jartzen diogu.
-Eta zuretzat konkretuki, zer da Durangoko Pasiñoa? Nola definituko zenuke?
-Puf... Ezin dut hitzekin deskribatu niretzat zer den Durangoko Pasiñoa. Familia bat da, bizitza osoa daramat bertan, ia hogei urte pasa dira hasi nintzenetik, eta hogeita lau dauzkat... Oso gustora gaude bertan, denok ezagutzen gara eta horrek oso berezia egiten du gure lana.
-Zein da zure eszena gogokoena?
-Gustokoena ez dakit, baina bereziena, dudarik gabe, pietatearena da. Jesus bere ama den Mariaren besoetan dagoenean... Benetan hunkigarria da. Gurutzetik bajatzen denean momenturik politena dela esango nuke, bai. Agian musikarengatik izango da, ez dakit... Baina oso emozionantea da.
-Zer esango zenioke Durangoko publikoari?
-Nik mundu guztia animatzen dut Durangoko Pasiñoa ikustera. Gogo handiarekin egiten dugu lan, eta gainera, denak gara bertakoak, ezagunak, eta horrek, benetan, oso berezia egiten du antzezlana, niretzat behintzat.
- Oso gaztea zara, baliteke etorkizunean zure burua beste antzezlanen zuzendari lanetan ikustea?
- Ez, inolaz ere. Nik nire lana dut eta hau hobby soil bat bezala hartzen dut, musutruk.
Durangoko udalerria Pasioaren magian murgilduko da berriz ere Aste Santu honetan. Herrikoa den Juan de Iciar elkarteak antolatuta, hiru emanaldiak apirilaren 5ean, 6an eta 7an izango dira. Ohi denez, 110 aktore afizionatu inguruk parte hartuko dute Santa Ana plazan ikusi ahal izango den antzezpenean, duela 2.000 urteko Jerusalemera lekualdatuko dena, Kristoren heriotza eta berpiztea gogoratzeko asmoz. Sarrerak lortu nahi dituenak, 'durangokopasinoa' webgunean daukate horretarako aukera. Gainera, 'El arco' tabernan ere salgai egongo dira betiko lez, sei eurotan.Emanaldiak iluntzeko 21.00etan hasiko dira eta bi ordu t'erdiko iraupena izango dute, gutxi gorabehera. Aktoreei dagokienez, Mikel Ceidek gorpuztuko du Jesus lehen aldiz, eta Ama Birjinaren papera, berriz, Mariola Fernandezek, bere amak, hartuko du.
Publicidad
Mikel Labastida y Leticia Aróstegui (diseño)
Óscar Beltrán de Otálora y Gonzalo de las Heras
José A. González y Álex Sánchez
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.