Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Lunes, 18 de julio 2022, 20:26
Markina-Xemeingo Jazzaldiaren IV. edizioa ospatuko dute ostegunetik larunbatera arte (uztailak 21-23). Izan ere, bi urteko etenaldiaren ondoren hemen da berriro ere egitasmo interesgarri hauxe. Aurten berriro ere jaialdia hiru egunekoa izango da, kontzertu bi Uhagon kulturguneko terrazan izango direlarik, eta bat kalean. Hiru musika emanaldiok doakoak izango dira. Aurtengo egitarauan nobedade gisa, «parte hartze zuzena eta diziplinartekotasuna nabarmendu daitezke», antolatzaileen arabera.
2017. urtean ospatu zuten lehendabiziko aldiz Jazz Jaialdia Markina-Xemeinen, Uhagon kulturguneko urteko egitarauaren baitan ospatzen ziren jazz zein blues kontzertuak herrian eta inguruan publiko fidela zegoela jabetu zirenean, alegia. Izan ere, urtean barrena atontzen zituzten jarduera musikalen kalitateari esker, egitasmoak gero eta oihartzun gehiago zuela jabetu ziren.
Gainera, Pablo Arrieta eta Haizea Martiartu jazz musikariak herrikoak izateak ere bultzada ikaragarria eman diote jaialdiari. Beren eskualdean estilo honetako jaialdi baten hutsunea ikusi zuten, eta lehendabiziko urteko jaialdiak izan zuen erantzun bikainaren ikusita, jaialdiarekin jarraitzea erabaki zuten.
Hiru xede konkretu aurkezten ditu egitasmo musikal honek: batetik, herritarrei eta ingurukoei kalitatezko emanaldiak eskaintzea; bestetik, jazz musika hirietatik herrietara lekualdatzea; eta, azkenik, herritik kanpo hedatzen den jaialdia atontzea.
Ostegunean, uztailaren 21ean, arratsaldeko seiretan abiatuta Lindy hop dantza tailerra irekia izango da Bigkick dantza eskolaren eskutik. Arkupe aurrean izango da, euria izanez gero, plazabarripean ospatuko dutelarik. Era berean, 19.00etan Iruña Jazz Brass Bandek girotuko du Alde Zaharra, dantzarien kalejirarekin batera.
Ostiralean, uztailaren 22an, aldiz, ordu berean Itziar Yague Quintet bandaz gozatzeko aukera izango dute ikus-entzuleek, Uhagoneko terrazan bertan. Euria eginez gero, Uhagon kulturgunearen barrukaldean egingo da, bertaratzeko sarrera librea izango delarik, aforoa bete bitarte. Azkenik, hurrengo egunean 19.00etan ere abiatuta, 'Travellin Brothers' zortzikoteak itxiko du aurtengo egitaraua, Uhagon kulturguneko terrazan. Euria eginez gero, Plazabarripean ospatuko da, Abesua kaleko 10. zenbakian, Frontoiaren ondoan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.