Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Viernes, 30 de septiembre 2022, 14:21
Euskaraz idatzi eta argitaratutako literatur lan baten itzulpenpena saritzeko asmoz sortu zuten Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpen Saria, eta bertan obraren itzulpena eta argitaletxearen sustapena baloratzen dira. Oraingoan, lehiaketaren zortzigarren edizioan, Mariolein Sabarte Belacortu itzultzaile herbeheretarrak lortu du golardoa, Katixa Agirreren 'Amek ez dute' eleberria gaztelaniatik nederlanderara itzultzeagatik, eta Zirimiri Press argitaletxeak plazaratu du lana.
Ostiral honetan egin zen sari emate ekitaldia Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean, eta han izan ziren Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Irene Larraza Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria, Jokin Gorriti Laboral Kutxako ordezkaria, Mariolein Sabarte itzultzailea, Henrike Olasolo Zirimiri Press argitaletxearen editorea eta Katixa Agirre idazlea. Epaimahaiak Mariolein Sabartek eta Zirimiri Press argitaletxeak alor horietan egindako sustapen lana nabarmendu zuen.
«Itzulpena kalitate handikoa izateaz gain, itzultzailearen ibilbide sendoa aitortu nahi da sari honekin, bizitza osoan egindako lana, hain zuzen«, azpimarratu zuen epaimahaiak.
Bestalde, Zirimiri Press argitaletxearen ibilbidea ere saritu nahi izan dute, «euskal lanak zehazki eta hizkuntza gutxituetakoak orokorrean itzultzeko egindako apustu garbiagatik». Eleberria sustatzeko egindako «lan sendoa» ere aintzat hartu dute, Herbehereetako hedabideetan oihartzun handia izan baitu argitalpenak. «Argitaletxeak lan handia egin du hori hala izan dadin», azaldu zuten.
Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpen Sariaren zortzigarren edizioaren epaimahaikide izan dira Jokin Gorriti Laboral Kutxako ordezkaria, Imanol Otaegi Euskal Kultura Sustatu eta Hedatzeko Etxepare Euskal Institutukozuzendariak, Elizabete Manterola eta Naroa Zubillaga EHUko irakasle eta EIZIEko kideak eta Mikel Lasa Etxepare Euskal Institutuko komunikazio teknikaria.
Ohi bezala, 4.000 euroko sari bakarra eman da, itzultzaileak eta argitaletxeak erdibana banatzeko. Halaber, 2.000 euroko laguntza jasoko dute irabazleek saria jasotzera Euskal Herrira etortzeko edo literatur lana argitaratu den herrialdean sustapen lanekin jarraitzeko.
Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpen Saria irabazi duen Mariolein Sabarte Belacortu (1944) Wageningenen hazi zen, Herbehereetan. Ama herbeheretarra zuen, eta aita euskalduna. Espainiako Hizkuntza eta Literatura ikasi zuen Amsterdamgo Unibertsitatean.
1969an, gaztelaniazko prosa nederlanderara itzultzen hasi zen, eta bere lehen itzulpena Camilo Jose Celaren 'Mrs. Cadwell habla con su hijo' izan zen. Geroztik, Latinoamerikako hainbat idazleren eleberriak itzuli ditu, besteak beste, Gabriel Garcia Marquez, Julio Cortazar, Mario Vargas Llosa, Alvaro Mutis, Jose Donoso, Jose Maria Arguedas, Juan Carlos Onetti, Jorge Luis Borges, Roberto Arlt, eta Carlos Fuentes idazleenak.
Sabarte erreferentea da gaztelaniatik nederlanderarako itzulpengintzan. 1969 eta 2010 artean, 70 eleberri baino gehiago eraman zituen gaztelaniatik nederlanderara. Gaztelaniazko olerkigintzako idazle ugariren lanak ere itzuli ditu Rotterdameko Nazioarteko Poesia Jaialdirako.
Urte batzuk egin zituen itzultzaileentzako eskolan, Amsterdamen. Sari ugari jasotakoa da, tartean, Meulenhoff argitaletxearen saria eta LetrenFundazioaren saria (Vertaalprijs Nederlands Letterenfonds), bere obra guztiagatik.
Bestalde, Zirimiri Press argitaletxea 2009an sortu zuten, oharkabean pasatzen diren lanak publiko zabalagoari helarazteko asmoarekin. Gutxitutako eta gutxi itzulitako hizkuntzetan idatzitako lanak plazaratzen berezitutako argitaletxea da.
Bertan argitaratu dira, Katixa Agirreren lanez gain, Uxue Alberdi, Harkaitz Cano, Julen Gabiria, Cristina Goikoetxea, Felicia Fuster, Mireia Calafelli, Lien Botha, Marcu Biancarelli eta Montserrat Abellorenak.
Zirimiri Press argitaletxeak 2021eko udaberrian kaleratu zuen Agirreren 'Amek ez dute' eleberriaren nederlanderazko edizioa.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.