Ahanzturaren kontrako nobela ere bada hauxe, espetxeetan ahanztutako emakumeena, alegia. ALBERDANIA.NET

Marilar Aleixandreren 'Emakume gaiztoak' liburua euskarara ekarri du Patxi Zubizarretak

Alberdania argitaletxaren zigilupean ateratakoak Sisca hamabost urteko emakume gazte baten nondik-norakoak ematen ditu ezagutzera, Coruñako Galera espetxean preso dagoena

Unai Sarriugarte

Sábado, 20 de mayo 2023, 20:28

Marilar Aleixandreren 'Emakume gaiztoak' liburua euskarara ekarri du Patxi Zubizarretak. Alberdania argitaletxaren zigilupean ateratakoak, Sisca hamabost urte aurkezten dituen emakume gazte baten nondik-norakoak ematen ditu ezagutzera, Coruñako Galera espetxean preso dagoena. Hala, Sisca bertako emakume gehienak bezala ez da bere gorputzaren jabe.

Publicidad

Zubizarretak nabarmendu duenez, «oroimen ariketa da Alexandreren eleberri hauxe, erabat hunkigarria eta asaldagarria duguna, emakume zaurgarri, zauritu, kartzelaratu eta konprometitu bati buruzkoa, alegia». Zubizarretak dioenez, XIX. mendearen amaieratik dario nobela honi Marilar Alexandreren ahots sarkorra eta hunkigarria.

Siscaren ahotsari beste zenbait emakumeren ahotsak gehituko zaizkie, obra honetan. Emakume horiek pertsonen duintasunaren aldeko lanetan aitzindariak izandakoak ditugu: Concepcion Arenal, presondegietan bisitari ogibidea zuena edota Juana de Vega izenekoa.

Ahanzturaren kontrako nobela ere bada hauxe. Izan ere, Sisca preso dagoen espetxean eta munduan barrena beste hainbat ziegatan espetxeratutako emakumeak ere badaude. Iraganean gizarteak bere baitatik baztertu zituen eta gaur egun baztertuta jarraitzen duten emakumeak ditugu hauexek.

Patxi Zubizarreta euskal idazle oparoa dugu. Euskal Filologiako ikasketak landu zituen Gasteizen, eta Helduen Literaturan eta Itzulpengintzan lan asko osatutakoa da. Haur eta Gazte Literaturan plazaratutako obrengatik da bereziki ezagun. Izan ere, lau aldiz bereganatu du Haur eta Gazte Literaturaren Euskadi Saria: 1998an, 'Gizon izandako mutila'gatik; 2006an, 'Pantaleon badoa'gatik; 2010ean, 'Xia Tenzinen bidaia miresgarria'gati eta 2019an 'Korri, Kuru, korri!' liburuengatik. Gainera, kolaboratzaile lanetan ibilitakoa da hainbat hedabidetan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad