Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Sábado, 23 de octubre 2021, 03:53
Maribel Aiertzak 'Ezer ez da dirudiena' liburua kaleratu du, artearen esparrua aztertzen duena. Izan ere, bertan irakurgai dauden istorio guztiak artearekin zerikusia aurkezten dute. Bertan orotara zortzi narrazioz gozatu ahal izango dute irakurleek, fikzioa eta errealitatea maisuki nahasten direlarik.
Bertako petsonaiak ohiko nahiz ezohiko egoera xelebreak biziko dituzte. Hala, protagonistek eta narratzaileek artearen paisaia fisiko eta emozionalak bistaratuko dituzte, Van Gogh artistaren ezkerreko belarria ikusgai jarri duen erakusketa edota museoko lorezainak lapurturiko grabatuaren ezkutalekuan topatutako hilotzaren istorioa, tarteko.
Aiertzak dioenaren arabera, paleta koloretsua ahalbidetzen esfortzatu da, margolari batek egingo lukeen bezalaxe, lanok irakurgarriak izateaz gain, istorio ikusgarriak izan daitezen. Hortaz, kontakizun guztiek artea dute hizpide. Kolore aniztasunaz gainera, artean bezala jazotzen diren ezusteek protagonistak zur eta lur utziko dituzte.
Maribel Aiertza euskal idazlea dugu. Euskal Herriko Urepel aldizkariaren sortzaile eta koordinatzailea izandakoa da hainbat urtean, baita Idazle Eskolako lehen promozioko ikaslea izan ere. Bere literatur ibilbide oparoan zenbait garaikur irabazi ditu: Lehen Narrazio Lehiaketa (Gernika, 1984), Antzerki Laburren sariketa (Ondarroa, 1985), Txomin Agirre kontakizun lehiaketa (Ondarroa, 1990), edota III. Eusebio Erkiaga ipuin sariketa (Lekeitio, 1990), besteak beste. Era berean, liburugintzan 1989an Argitalpen Hoberenaren Euskadi saria jaso zuen 'Tigreak hondartzan' eleberriarengatik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.