![Korapiloak sabelean](https://s1.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/2023/04/26/maria-goricelaya-k0HI-U200115899860FUD-1200x840@ElCorreo.jpg)
![Korapiloak sabelean](https://s1.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/2023/04/26/maria-goricelaya-k0HI-U200115899860FUD-1200x840@ElCorreo.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zutabe hau María Goiricelayak zuzendutako azkenengo azken antzezlana ikusi baino lehen idazten dut. Hala ere, argi daukat dagoeneko izugarri gustatuko zaidala. 'Nevenka' ikusiko dut arratsalde honetan. Era batean edo bestean badakit sufrituko eta disfrutatuko dudala. Aurreko astelehenean Cadizen Max Sari bat irabazi zuen dramagileak oso estilo berezia du, baina aldi berean oso istorio desberdinak tratatu ditu azken urteotan.
Gogoratzen dituzue Goya Sarietan duela urte batzuk erabili zituzten abanikoak? Emakume gehiago eskatzen zituzten. Kasu honetan, zineman, baina egia da ia arlo gehienetara aplika daitekeela aldarrikapen hau. Kontua ez da ez daudela, baizik eta ez dituztela beti aukera berdinak eta askotan, badirudi ez ditugula ikusten. Fokotik urrunago ote daudela.
Eta zergatik eskatzen dira emakume gehiago? Batez ere, berdintasuna lortzeko. Zalantzarik ez. Baina bide batez, beste istoriak kontatzeko. Ez da egia gizonek ezin dutela emakumeei buruz idatzi, edo alderantziz, baina egia da laguntzen duela. Ezin ahaztu kide batekin duela hilabete batzuk izandako elkarrizketa. «Ez nekien hiru zirela, baina argi neukan Carmen Molaren atzean gizon bat zegoela», esan zidan. Sexu eszena bati buruz egin zuen berba. «Desio horiek ez dira emakume baten ikuspuntutik idatzi. Gizon batek pentsatu ditu». Eta... bai, bete-betean asmatu zuen.
Emakume zuzendariak behar ditugu, ahots eta begirada desberdinak behar ditugulako. Dibertsitateak guk uste baino gehiago ematen digu. Eszenatokiak ikuspuntu desberdinak ematen dizkigu. Zoragarria da zenbat sentimendu izaten ditugun eserlekutik mugitu gabe. Eta preseski, honetan, izugarri hona da María Goiricelaya. Ez galdu 'Yerma' antzezlana, Ane Pikaza zoragarriarekin. Protagonista bikaina amatasunari buruzko istoria gordin eta zorrotz honetan.
Oraindik estreinatu gabeko obra bat dauka Goiricelayak, eta ezin itxaron. Zein ederra den talentudun pertsonei gauza onak gertatzen zaizkienean. Eskerrik asko sabelean hainbeste korapilo sorrarazteagatik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.