UNAI SARRIUGARTE
Miércoles, 26 de agosto 2020, 20:46
Ana Mari Marin margolaria zendu da, Euskal Herriko erreferente kultural eta soziala izandakoa. Elizondoko artistak 87 urte zituen eta azken egunak Nafarroako Ospitalean igaro zituen, bere osasunak txarrera egin baitzuen. Azkenaldian Alzheimerra sufritzen zuen eta horren ondorioz, Baztaneko udalerri horretako Benito Menni klinikan zegoen.
Publicidad
Udalerriko lehendabiziko emakumezko zinegotzia izan zen 1967. urtean, baita Elizondoko alkate izatera ailegatu ere. Agintean eraikuntza proiektu masiboak galarazi zituen Elizondon. Hala, Baztaneko haraneko herri ezberdinetatik ibiltzen zen horien alde ahal zuen guztia egiten.
Elizondoko Abesbatzan hasi zen kantatzen 1952. urtean. Banda honekin nazioarteko hainbat zonaldetan egon zen abesten, hala nola, Erroman (Italia), Bruselan (Belgika), Lyonen (Frantzia) edota Roodeporten (Hego Afrika).
Bere margolanek Baztango paraje ikusgarriak islatzen zituzten gehienbat. Bere obrak Euskal Herriko hainbat txokotan egon dira ikusgai, Iruñean edota Donostian, esaterako. Era berean, hainbat artista ospetsurekin erlazio estua eduki zuen, horien artean, Jorge Oteiza eskultorea, Menchu Gal margolaria edota Ismael Hidalgo bizkaitarra.
Zazpi urte besterik ez zituela hasi zen margotzen. Hortaz, 23 urte zituelarik bere lehendabiziko erakusketa estreinatu zuen Iruñean. Bizitza osoa eman zuen margotzen, politikarekin eta Elizondoko Abesbatzan egindako ibilbidearekin uztartzen zuelarik.
Publicidad
Gainera, Gobernuz Kanpoko Zenbait erakundetan esku hartu zuen, Médicus Mundin eta UNICEFen, alegia, eta, baita Iberia airelinean lan egin ere. Halaber, Euskal Artzainak Ameriketan elkarteko ohorezko presidentea izan zen, Euskal Herritik AEBtara artzain joaten ziren gazteei eskainitako laguntza ikaragarriaren omenez.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.