Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Paloma Rodriguez-Miñambres
Sábado, 12 de octubre 2024, 23:51
Aintzane Galardiren bosgarren poema liburua irekitzen duenak zein diren estiman dituen artistak jakingo du, haien esanak agertzen baitira olerki gehienen sarreran.
Ale hau osatzen duten bi atalen izendapenek berek adierazten dute artearen eta literaturaren arteko uztarketa: 'I Polikromiak' (37 poema) eta 'II Monokromiak' (30 poema). Bidenabar, esan dezagun lotura hori ohikoa izan dela sormenean, Galardiren bertsoek 'Ut pictura poesis' esapidea gogora dakartelarik. Klasikoen arabera, arteak izendatzaile komuna izan behar zuen. Horrela, poesiak hunkigarria eta oroigarria izan behar du, ikuslearen buruan koadro batek sorturiko irudiak iradokitzea bezala.
Horrenbestez, margolaritzak eta poesiak esperientzia estetikoa dute komunean, hartzaileak artelan baten aurrean sentitu beharreko gozamena, alegia. Eta Galardiren asmoa hortik doala uste dut, poemek koadro edo postal bat bailitzan hartu behar direlako sentsazioa sorrarazten baitute. Margolariaren eta olerkariaren lanak, jarduera berdintsuak, izenburuetatik iragarrita: 'Pintura kaxa', 'Koloreen mintzoa', 'Akuarela'.
Leiho bat bihotzean
Aintzane Galardi Ed: Balea Zuria. 104 or. 2024. 14,50 euro.
Halaber, poetaren begiradan, batetik, bere sentsibilitatea erakartzen duten paisaiak azaleratzen dira, esaterako, Oiartzungoak ( 'Arditurri', 'Munerre'), Japoniakoak ('Hokusairen bisita', 'Japoniar kamelia') eta antzinatekoak ('Efeso', 'Hierapolis'); bestetik, pertsonaia historikoekin solasaldi modukoak (Marie Kroyer, Luzio Fontana).
Laburbilduz, hiru ardatzek -pinturak, poesiak, hizkuntzak- hezurmamitzen dute Galardiren azken poema liburua, non estetikarako joera nagusitzen den. Hala ere, apur bat nekagarria dirudike hainbeste izen agertzeak obran zehar. Erran nahi da aipamen horiek oso harira ekarriak direla, zalantzarik ez. Eta ederretu, osatu egiten dutela. Alabaina, autoreak ez du sostengu horren beharrik, poemek beren kabuz hegan egin baitezakete.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.