Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Itsasaldiak ordu-orduan gertatzen dira, puntu-puntuan. Beti dakigu noiz izango den itsasgora, noiz mareabehera. Gizakiok ez dugu, oraindik, hori gobernatzen ikasi. Baina itsasoa metafora gisa erabiltzen dugunean, mareek ez dute ordutegirik ez muga jakinik.
Gora dator feminismoaren marea aspaldi honetan eta ez zaio, oraingoz, beherako joerarik nabaritzen. Ehunka gutxi bildu ziren Leioan, Franco hil eta handik gutxira, Euskal Herriko lehen jardunaldi feministetan. Ehunka haiek milaka bilakatu dira gaur eta ez da zenbakia bakarrik aldatu. Orduan ez zuten jardunaldi haiek islarik izan hedabideetan, eta aurtengoan izenburuetaraino heldu dira.
Normalean belaunaldien arteko tartea hogeita bost urtekoa izaten da, gaur egun gurean emakume gehienak ama beranduago bilakatzen badira ere. Zer nahi den, Leioan bildu ziren emakume haietako asko amona bilakatu da 2019an, eta Durangon bildu den asko haien alabak dira edo bilobak.
Hor, feminista gutxi haien bilobengan dago orain feminismoaren abangoardia, Euskal Herrian eta inguruko herrialdeetan ere. Bidean, orduko aldarri asko lortu dira eta berriak sortu. Bidean, kalean edo etxean sortutako aldarriak erakundeetara heldu dira eta feminismo instituzionala sortu da.
Feminismoa ideologia bat da, mugimendu herrikoi indartsu izatera heldu dena, zabala bezain anitza. Esan dezakegu Leioako hartan frankismoak belztutako putzura feminismoak bota zuen harriak enegarren zirkulua sortu zuenean, zabal bezain ahul, mugimendu feministak beste harri bat bota zuela eta azken kizkur horrek oraindik zabaltzeko aukera asko duela.
Indartsu dago gaur mugimendu feminista gurean eta indar horrek asaldatzen ditu bazterrak. Hor, bazterretan ezkutatzen dira aurkariak, mareagorari oztopoak jartzen dizkiotenak. Notizia txar bat dugu horientzat: mareak oraindik luzaroan egingo du gora. Eta harriak uretan marraztutako zirkuluak baretzen hasten badira, ahultzen, beste harri bat botako dugu putzura.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.