UNAI SARRIUGARTE
Martes, 11 de agosto 2020, 21:50
Marea beltza saihesteko ahaleginetan dabiltza Maurizio uhartean, Afrikan. Izan ere, zamaontzi batek 1.000 tona erregai baino gehiago isuri ditu irlaren hego-ekialdean ageri den uharri ikusgarri baten gainean. Hala, egunotan milaka boluntario dabiltza MV Wakashio itsasontziak eragindako hondamendia saihesteko ahaleginean.
Publicidad
Pasa den uztailaren 25ean MV Wakashioa itsasontzia trabatuta geratu zen Maurizio uhartearen hego-ekialdeko koral uharri batean, atzera nahiz aurrera egiteko edonolako aukerarik gabe. Kontuak kontu, pasa den ostegunean zamaontziari urradura bat irten zitzaion eta hortik itsasontziari garraiatzen zituen petrolio erregai tonen laurdena irtenarazi zitzaion eta horrek itsasoan amaitu zuen, 4.000 tona erregaitik, 1.000, hain zuzen ere.
Maurizioko Gobernuak eman zuen pasa den astean ezbeharraren berri eta ostiralean ingurumen larrialdi egoera ezarri zuen herrialde osoan. Hori dela medio, azken egunotan herritar ugari hondamendia saihesteko lanean buru belarri dabiltza. Egoera gero eta gehiago larriagotu da, haizete bortitzen eta itsas lasterren ondorioz, marea beltzak itsasoan izan duen eragina sakabanatu egin baita.
Asteburutik hona gero eta jende gehiago dabil hondartzen garbitze lanetan. Horrez gain, bi zisterna ontzi eta hainbat helikoptero gehitu dira arriskua ekiditeko lanetara. Era berean, Gobernuak Frantziari nahiz Nazio Batuen Erakundeari laguntza eskatu die, hondamendiarekin lehenbailehen amaitzeko helburuarekin.
Kaltetutako eremua koralezko uharri ikusgarriz osatuta dago. Gainera, hortik eta kilometro gutxira hainbat erreserba natural ageri dira. Ingurumena kaltetzeaz gain, ezbeharrak turismoa eta arrantza sektorea zeharo kaltetu ditu, bertan hainbat familia bizi baitira bi sektore ekonomiko horietatik.
Publicidad
Hondamendi hau naturala izateaz gain, ekonomikoa ere bada, eremu horretako ehunka familia arrantzatik eta turismotik bizi baitira. Aurten, gainera, koronabirusaren ondorioz herrialderako bidaia kopurua murriztu denez, bertako turismoa kaltetu egin da.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.