Ander Retolaza
Viernes, 9 de julio 2021, 02:24
«Kaioak hiltzea zorte txarra dakar», esaten dio Dafoek Pattinsoni uharte mortuan dauden lehen egunetan. Fario txarrak olatuek bezala busti zituen pertsonaiak ondorengo asteetan Robert Eggersen terrore psikologiko film honetan. Orain, zorte txar istorio hori manga komiki estilora egokitu du, hain zuzen ere, Junji Ito komikigile japoniarrak. Robert Pattinson eta Daniel Dafoe protagonista, filmeko tonu maltzurra eta mistoriotsua komiki binetetan helaraztea izan du erronka nagusi.
Publicidad
Estilo bitxi horrek izaera ezin hobea du 'mangaka' japoniarrarentzat (hau da japoniar hitza komiki istorio baten sortzaileari erreferentzia egiteko), beldurrezko estiloak aski maneiatzen dituen autorea baita, haren komiki ospetsuena den 'Uzumaki' kasu. Bineta sakonak, irudi zikinak eta errealitatea autorearen esanetara aldatzen dituzten marrazkiak ditu lan honek, Robert Eggersen filmarekin ezaugarri komunak direnak. Antzekotasun horiek batuta, uztailaren 9an Japonian kaleratuko da zortzi orrialdeko egokitzapena.
Autoreak japoniako entretenimenduzko 'Natalie.mu' webguneari egindako adierazpen batzuetan dio filma egokitzea «bereziki harrigarria» suertatu zaiola. «Zuri-beltzeko irudiak tartekatuta, filmak testuinguru ospel bat sortzen du. Bikote protagonista uharte mistoriotsuan harrapatuta daude, baina, interesgarriena, bien arteko harremanaren desitxurak dira, haien aurpegi adierazpen delikatuak, eta, batez ere, zinema pantailaren nagusitasun bizia», azaltzen du. «Horixe erreproduzitu nahi nuen nik, argia eta itzala».
'El Faro' filmaren misterioak itsasargiaren eta uhartearen inguruan daude. Pattinsonen pertsonaiak itsaslaminekin, iragarpenekin eta hondamendi naturalekin topo egin ahala, bere lankidea itsasargiaren lanpararekin obsesionatuta dagoela konturatuko da eta, gainera, guztiz gizakia ez den norbait izan daitekeela pentsatuko du.
Oraindik ez dago argi ea istorio txiki honek lekua izango duen Europa mailan, izatez filma zaleek japonian ikus dezaten sortu baita, promozio gisa. Hala ere, Junji Ito autoreak dituen zale amorratuen kopuru nabarmena dela eta, Europara heltzeko aukera izango duela uste dute adituek.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.