Sukaldari eta Garbitzaileok: grebari bai!
Mamen Vergara
Jueves, 30 de enero 2025, 14:59
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Mamen Vergara
Jueves, 30 de enero 2025, 14:59
Hezkuntza Saileko langile garen aldetik, jakinarazi nahi dugu bai greba egiten ari garela urtarrilaren 30 eta 31n. Gure arrazoiak ez dira gutxi, eta horregatik harritzen gaitu Begoña Pedrosa sailburuak ez ulertzea puntu honetara iritsi izana. Beharbada, ikastetxeetan bizi den premiazko egoeraren berri ez duelako.
Hasteko, greba eskubide bat dela esango dugu, baina baita egoera jasanezin baten aurreko azken aukera ere. Sindikatu guztiak bat etortzea ez da kasualitatea, eta horren berri jaso beharko lukete gure kudeatzaileek.
Egia da negoziazioa irekita dagoela, baita proposamen bakarrak alde sozialetik etorri direla, gure sailburuak aitortu duen bezala. Horren ondorioz, negoziazioa antzua da edukirik eta planik gabekoa. Gure hezkuntza-sistema publikoak ez du aintzat hartzen eredu publiko-pribatuarekin bat egiten duen gobernu bat, baliabideetan eta bitartekoetan txirotutako sistema publiko baten kaltetan.
Guk, sukaldari eta garbitzaileok aspaldi salatu genuen lan-kargak geroz eta jasanezinagoak bihurtzen ari direla, hein batean zentroen egoerak sortutako ondorioengatik, hala nola instalazio zaharkituak, materialik eza, adibidez baxera soil bat bezain funtsezkoa den zerbait.
Honen ondorioz lesio muskulu-eskeletikoak jasaten ditugu langileok eta baja luzeak hartu behar izaten ditugu. Estresa, detektatu gabeko Burnout kasuak, arrisku psikosozialei buruzko azterketarik ez dagoelako. Zahartzen ari den kolektibo bat gara, gure gaitasunak aldi berean zahartzen ari direlarik eta ez dugu proposamenik ezta eskaintzarik ere gazte berritzeari buruz.
Egia da egonkortze-prozesu bat egin dela, baina datu gisa esango dugu kolektiboaren %30ak 60 urte baino gehiago dituela, bada garaia neurriak hartzeko, ez da nahikoa 3 urtean behin 35 plaza dituen LEPa egitea. Gure eros ahalmena berreskuratzeko ordua da: kolektibo honek kualifikatu gabeko kolektiboa izanik, %20a galdu du azken gobernuekin. Pribatizazioaren arriskua ere hortxe dugu, gure behar berriak, sukaldeak, garbiketa-metroak enpresa pribatuen esku uzten dituzte.
Hezkuntza Sailak erantzukizunez lan egin behar du benetako negoziazio bati aurre egiteko, irmo lortutako akordioak islatzeko. Langile, familia eta ikasle guztiok merezi dugun hezkuntza-sistema publikoa eraikitzeko etorkizunera begira.
Bada garaia apustu irmoa egin dezaten gure hezkuntza-sistema publikoa indartzeko, proposamenekin bai, baina baita inbertsioekin, planekin eta epeekin ere. Ikastetxeetan dugun funtzionamentu egokirako dugun borondatezko inertzia erabiltzeari utzi behar zaio.
Gure etorkizunaren bermatzaile den hezkuntza-sistema publiko baten errespetuan eta balioan oinarrituta zaindu, elikatu eta eraiki dadila eskatzen dugu. Hezkuntza Saila, sailburua buru duela, lanean has dadila bere langileen eguneroko errealitatea zein den jakiteko. Beraz, geratzen zaigun tresna bakarra greba bada. Eta sukalde eta garbiketako langileok GREBARI BAI! Esaten diogu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Estos son los mejores colegios de Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.