Borrar
Udako Euskal Unibertsitatea
UEUk 'Maite Idirin, herrigintzan kantuz' liburua argitaratu du

UEUk 'Maite Idirin, herrigintzan kantuz' liburua argitaratu du

Jokin Apalategik eta Paulo Iztuetak idatzitako euskal kantariaren omenezko liburua artistaren bizipenei buruzkoa da

Mikel Garcia

Jueves, 22 de junio 2023, 19:21

Udako Euskal Unibertsitateak 'Maite Idirin, herrigintzan kantuz' liburua argitaratu du, Jokin Apalategik eta Paulo Iztuetak idatzia. Liburuaren aurkezpena asteazkenean izan zen Baionan. Liburuak Maite Idirinen ibilbide artistikoa jasotzen du eta bai idazleek bai argitaletxekoek omenaldia egin nahi izan diote euskal kantariari. Aurkezpenean bi idazleek eta Gidor Bilbao UEUko kideak parte hartu zuten.

Liburuak Idirinek euskal kantagintzan bizitako urteak islatzen ditu, eta horregatik hasten da kontakizuna 1968an, artista Zeberion euskal kantak abesten hasi zenean. Handik urtebetera Parisera joan zen, eta han Paulo Iztueta iheslaria ezagutu zuen.

Han elkartu ziren Apalategirekin, Idirinen senarrarekin, eta hortik aurrera gertuko lagun bihurtu ziren. Unibertsitatean elkarrekin ikasteaz gain, Maite Idirinekin abiatu ziren Europan zehar egiten ari zen biran.

Liburuan bizipen horiek barnebiltzen saiatu dira idazleak, Atahualpa Yupanqui, erbesteratzea, Europa, euskara eta ahizpatasuna gai nagusi bilakaturik. Jokin Apalategik aitortu du Idirin gaixotu zenean liburua idaztea pentsatu zuela, bere ibilbidea ezagutarazteko.

UEUk Maite Idirinek euskal herriari egindako ekarpena eskertu du argitaratutako liburuaren bitartez, izan ere, Idirin kantu irakaslea izan zen udako ikastaroetan. Gainera, Idirinen pentagramak eta abestiak bildu dituzte, edonork abestu eta zabaldu ditzan, baita bere ibilbide artistikoa irudikatzeko irudiak ere.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo UEUk 'Maite Idirin, herrigintzan kantuz' liburua argitaratu du