Urgente El padre y el hijo arrollados por un coche cuando iban en bicicleta en Calpe son vascos

Maitasunaren alde biak

Ramon Saizarbitoriak baino zeinek hobeto landu ditu euskarazko literaturan gizon eta emakumeen arteko loturak? Zeinek sakondu du harreman horien konplexutasunean?

Martes, 14 de febrero 2023, 00:04

Sedukzio' hitza begiratu dut hiztegian. Eta ez dator. 'Orotariko'an ez behintzat. Haren ordez aurkitu ditut 'lilura', 'zoramen', 'xarma', 'erakargarritasuna' hitzak, eta 'limurtze' ere bai. Hiztegietan «sedukzio artea» badator. 'Lilura'k badu agerpen zabala XX. mendean, eta Lauaxetaren bertsoak ekarri ditzakegu hona: «Bekoki onek dagerren maitasunezko lilura/ ezin illundu dagike erijotzaren laztanak».

Publicidad

Hiztegietatik literaturara salto egiten badut, bat-batean eta zalantzarik gabe, izen bat datorkit gogora: Ramon Saizarbitoria. Donostiako idazleak baino zeinek hobeto landu ditu euskarazko literaturan gizon eta emakumeen arteko loturak? Zeinek sakondu du harreman horien konplexutasunean? Zeinek jarri ditu orrialdeetan haien arteko hainbatetako lotura eta zenbaitetako tortura?

Martutene

Gustave Flaubertek inoiz esan ez omen zuen «Madame Bovary neu naiz» haren antzera esan dezake Ramon Saizarbitoriak ere «Martutene, c'est moi», eta ziurrenik, inoiz esan ez badu ere, sinetsiko genioke esaldia, eta ez soilik 'Martutene' nobelan ageri den Martin idazlea autorearen 'alter ego'a delako, askotan aipatu izan den bezala, baizik eta egilearen antza nobelak eraikitzen duen mundu oso horren sorreran dagoelako. Martin izango da Saizarbitoriaren itzal garbia, baina 'Martutene'ko soziologia da Ramon Saizarbitoria. Han dira gizarteari buruzko bere ikuspegiak: gerratean, zinikoki eta zikoitz, aberastu ziren euskaldunak, gure borrokaldian zalantzakor ageri zirenak, alde egon zirenak, eta konta egin zutenak edo bizi minez bizi izan zutenak, eta idazlearen gustu berak dituen Abaitua ere, neurri batean Saizarbitoria bera dira. 'Martutene' egilearen mundu ikuskera da, eta literaturari zein gizarteari buruzko egilearen iritziak daude han loturik, asmoak, ametsak, obsesioak, gustuak, bizipenak. Eta iritzi batzuk, literarioak adibidez, pertsonaia jakinak gorpuztu dituzte, Martinek eta Juliak, eta ikuskera batzuk, demagun gizarteari buruzkoak, beste batzuen gain jarri dira.

Abaitua da bizibide gozo eta hedonista bateko erakusgarri, eta nork ez du gogoan zortzigarren kapitulua, Lynn amerikarra seduzitzen duen gaua. Edo Lynnek bera, zeren neskatxa da Abaituaren gelara doana. Bordelerainoko bidaia egin dute Kepa lagun dutela. «Ostatu hartu duten hotel bereko brasserien afaldu dute». Bidaia, jakiak, edari on batzuk, dastatzeko erak, janariari buruzko estimazioak, elkarrizketa hobea, giro ederra elkarren xarma adierazteko.

Miren eta Kandynski

Ramon Saizarbitoriak jarraitu du ezagutzen ez omen duen emakumeen izaera aztertzen, «gazteentzako zerbait egin beharra» sentitzen zuen artean. Eta badira lan bi bere ibilbidean hain zuzen ere, neskatxek sexuan duten hasiera aztertzen dutenak. 'Miren eta erromantizismoa' nobela gutxietsian, Miren da Said bere mutil laguna seduzitzen duena. Miren da, Abaituaren irudiari jarraituz, «Izokin ketua, itsas kabra budina, entsalada errusiarra, eta 'gâteau basque' gereziduna» erosten dituena harekin afaria egiteko. Hori da menua, bai, baina horretaz gain «paperezko ezpain-zapiak erosi zituen eta kandela klasikoak» afariari giro gozoa eman nahiz, hura seduzitzeko asmoarekin.

Publicidad

Hiztegietatik literaturara salto egiten badut, bat-batean eta zalantzarik gabe, Donostiako idazlearen izena datorkit gogora

Saizarbitoriak gustu frantses eta bizi maitearen irudia eman du, eta jada Jon Benitoren pertsonaia batek «Saizarbitoriaren protagonista» gisa ikusten du bere burua. Irudi 'bon vivant' horren aurkako da, baina, 'Kandinskiren Tradizioa' nobelako Miren. Bere lehen esperientzia sexualean ez dago xarmarik. Gezurtia du bere maitalea, eta lehen amodio lotura Irritzi hotelean gertatu da, «Ezagutzen ez duenarentzat esan dezadan errepidetako hotel horietako bat dela». Giro horretan, eta hotzaren menpe, esperientziak ez du poz handirik ematen.

L. A. A. xarmaren iluna

Ikusi dugu, sedukzio guztiak ez dira garbiak. Nire iritziz, ez nahiko ez ongi irakurri ez den Maixa Zugastiren 'L.A.A.' nobelan badago sedukzio toxiko baten agerpena. Giza harremanak izan behar ez diren moduen agerbidea. Pena ematen du ikusteak nobela horrek zein oihartzun gutxi izan duen.

Publicidad

Ez dakit guztiz sinesgarria den fikzioan, baina egileak, Maixa Zugastik, behin eta berriro esan du benetako gertakizun batean oinarriturik dagoela historia. Sinesgarria dela guztiz.

Bada kontakizunean tratu txarrak egitearren kondena duen protagonistak kartzelako psikologoa seduzitzen du tratu txarren historia berriz hasteko, jira eta bira zoro eta ezin loturiko bidaian.

Xarmak badu bere iluntasuna. Eta nobela hori froga gupidarik gabea da, erromantizismoaren atzean dagoen iluntasunean murgiltzeko irakurlea. Maitasunak alde bi baititu: lausoa eta iluna, hegoa eta iparra. Poza eta mina.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad