Paloma Rodriguez-Miñambres
Sábado, 8 de enero 2022, 00:21
Susa argitaletxearen Munduko Poesia Kaierak ekimenaren azken liburuetako bat da Alda Merini (1931-2009) poeta italiarraren bilduma laburra. Aiora Enparantzak egin du euskarazko itzulpena eta edizioan hautatutako 66 poemak oso adierazgarri suertatzen dira Meriniren obra ezagutzeko.
Publicidad
Errealitate gordina eta kutsu mistikoak harilkatzen dira olerkietan, sakratua eta erotikoa. Maitasuna gai nagusietako bat da Merinirentzat, haren etengabeko bilaketa, maitaleak abandonatzen duenean, maitale horri egiten dizkion erreguak eta kexuak. Bilatu egiten du modu anitzetan (sexuan, adiskidetasunean, erlijioan). Maitasunaren ifrentzuaren berri ere ematen du, abandonatua izatearen hustasunari dedikatzen baitizkio bertsoak. Maitasunaren esperoan dago gizakia, nahiz eta zoriona ez diola emango dakien. Poetak modu librean, ausartegian, bilatzen du, hain ausart non nor den ahaztu eta bere arima galdu dezakeela konturatzen den.
Alda Merini Itzulpena: Aiora Enparantza. Susa. 64 orr. 10 euro
Gai horrekin batera, zoramena azaltzen da. Merini eroetxean ingresatuta egon zen bipolaritatea diagnostikatu ziotelako, eta esperientzia horren aztarna antzematen dugu haren obran, gorputz-gogamen auzian eguneroko bizi-eskakizunek sortutako sufrimenduak estutu eta tenkatu zuelako Merini. Izan ere, gizarteak arruntzat jotzen duen bizitzarekiko arroztasun sentimendua aurki dezakegu olerkietan.
Poesia honen ezaugarri nabariena lirikotasuna dugu bertsoei isuri zaien ahotsaren intentsitateagatik eta irudien indarragatik. Meriniren estiloak tradizioan ditu sustraiak eta, horrenbestez, klasikoen hatsaz ohartzen gara (Agindutako Lurra, San Agustin, Orfeo, Apolo, Medusa). Adituen esanetan, korronte antimodernoari jarraitzen dio, oldar erlijiosoa, kristaua eta paganoa, uztartzen duelarik. Poemak otoitzak balira bezala idatzi zituela dirudi maiz, bere arimaren salbazioan, asebetetasunaren bila. Existentziaren zentzuaren bila.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.