Borrar
Urgente Muere un narcotraficante tras chocar su narcolancha con una embarcación de la Guardia Civil en Tarifa
'Desªnuda', Maitane Sarralderen proposamena.
Maitane Sarralderen dantza garaikidea eta esekia

Maitane Sarralderen dantza garaikidea eta esekia

Gernikako Europa Herrien parkean ikusgai, Aldundiaren MusEkintza jaialdiaren barne

leire larrazabal

Viernes, 28 de octubre 2022, 12:23

Bizkaiko Foru Aldundiak abian jarritako MusEkintza jaialdiak, larunbatean (13.00), bere hirugarren ikuskizuna eskainiko du. Horrela, Gernikako Europako Herrien parkean, 'Desªnuda' eskainiko du Maitane Sarraldek, dantza garaikidea eta esekiko ikuskizuna, korapiloaren eta hutsera biluzik ematearen ingurukoa.

Egitura flotatzailearen eta hartatik zintzilikatzen diren elementu pendularren artean elkarreraginez, diziplinarteko pieza honek gorputz irentsiari eta gorpuzkera ugarien inguruan ikertzen du, korapilo bat itoaraztearen eta horrek eragiten duen ezegonkortasunaren aurrean. 'Desªnuda' ikuskizunera doazen pertsonek gorputz bat aurkituko dute, korapilo bat eginda, soka-mutur solte baten bila.

MusEkintza 2022-2023 eszenatoki berrietara hedatzen da eta ekitaldi honetan, zinema, antzerkia, ilustrazioak, musika eta estilo askotako dantzaz gain, poesia, eskultura, moda eta bertsolaritza ardatz dituzten ikuskizunak eskainiko dira. Hamaika ikuskizun eskaintzen ari dira irailetik ekainera bitartean Bizkaiko hainbat eskualdetan.

Hurrengo hitzordua, azaroaren 26an, Bilboko Berreginen Museoa errodaje-set bihurtuko da ECCBIrekin. Abenduan, ekimenak atsedenaldia hartuko du eta urtarrilaren 28an itzuliko da, Bermeoko Arrantzaleen Museoan 'Memoria de un pez bueno'-ren bidez Bilboko Udal Txisulari Bandak kontu handiz aukeratutako doinuekin lagunduko ditu Elisabeth Perez ilustratzailearen irudiak eta testua. Otsailaren 25ean, Balmasedako La Encartada fabrika-museoan, Matxalen Bilbao eta Natalia Garcíak osatutako bikoteak jendaurrean egingo dute dantzan 'Serenity suite' eskainiz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Maitane Sarralderen dantza garaikidea eta esekia