Zurekin
Viernes, 17 de noviembre 2023
Primeran plataformak Maider Oleaga (Bilbo, 1976) zinemagileak idatzi eta zuzendutako 'Irrits' film laburra estreinatu du. Udalekuetako begirale diren nerabeak bidaide dituen lana euskara hutsean ikus daiteke.
Publicidad
Atmosfera sentikorra aurkeztu zuen Maider Oleagak, 'Irrits' (2022) film laburraren bidez. Malagako zinema jaialdian estreinatu zuen bilbotarrak bere lan berriena, eta udalekuetako begirale diren bi nerabe -Izaro eta Clara- ditu protagonista. Egun kartsu batean, Clarak irrikaz musukatuko du laguna. Izaro, grinak itsututa, noraezean dabil gertatu zaiona kudeatu nahian, baina prest dago Clarari jarraitzeko, hark nahi duen eremura.
Galapan eta Sumendi ekoiztetxeen arteko elkarlanaren fruitu garatu zuten proiektua eta, martxan jarritako aurreko proiektuekin gertatu bezala, sentimendu, maitasun eta kolore festa da nagusi. Hala, oso fisikoa da Oleagak erakutsiko digun begira. Uda bete-betean, beroa ukitu egin daiteke, gorputzek freskotasuna behar dute eta urarekin batera irrist egin. Gainera, interpreteen begiradek harrapatu egingo gaituzte.
Eusko Jaurlaritza eta Gasteizko Udalaren laguntzari esker garatu zuten proiektua, eta euskara hutsean errodatu Arabako hainbat txokotan; Euskal Herriko gazte eta nerabeen artean udaleku aski ezaguna den Zuhatzako irlan, kasu.
Lan-taldeari dagokionez, emakumezko profesionalen nagusitasuna azpimarratu zuten. Izan ere, %75etik gora dira andrazkoak: Lara Vilanova aritu zen argazki-zuzendari; Loreto Agirre izan zen produkzio zuzendaria; Esther Villar makillaje eta ile-apainketa burua; Kemen arte-zuzendaria; eta Andrea Saenz soinu-burua. Halaber, Xanti Salvadorrek jardun zuen soinu-diseinuan; Nerea Torrijosen ardura izan zen jantzi diseinua; eta Maialen Sarasuak burutu zituen editore lanak.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.