![Jon Maiak 'Kastellanuek' dokumentala kaleratu du](https://s2.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202212/27/media/cortadas/kaskaskas_20221227143615-R94Xx5q0YYCissnFTXMMpkI-1248x770@El%20Correo.jpg)
![Jon Maiak 'Kastellanuek' dokumentala kaleratu du](https://s2.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202212/27/media/cortadas/kaskaskas_20221227143615-R94Xx5q0YYCissnFTXMMpkI-1248x770@El%20Correo.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Martes, 27 de diciembre 2022, 18:20
Jon Maiak 'Kastellanuek' dokumentala kaleratu du. Obra honek 50. eta 60. hamarkadan Azpeitiara iritsi ziren espainiar migranteen nondik-norakoak biltzen ditu. Izan ere, urte mordoa igaro da Extremaduratik Gipuzkoako udalerri honetara lehen migranteak ailegatu zirenetik eta ehunka izan ziren herri honetara iritsitakoak. Hala, Udalak uste du jada badela garaia atzerabegikoa egin, eta hauek bizitakoari memoria egiteko momentua.
Azpetiako Udalak dioenez, migrante hauek bizi hobeago baten bila etortzen omen ziren, gerra galdutakoak ziren, lanera zetozenak, hain zuzen ere. Zerotik bizitza berri bat eraiki nahi zutenak, alegia. Hasierak ez dira errazak izaten, eta kontraste kulturalak, nahiz hizkuntzarenak zaildu egiten dute hasiera hauxe, beren esanetan.
Hori dela medio, Azpeitiako Udalak Jon Maiari guzti hauxe biltzeko enkargu bat egin zion, eta 'Kastellanuek' dokumentala da guzti honen emaitza. Ikus-entzunezko honetan 20 bat lagun ingururen testigantzak biltzen dira. Euskal Herrira bizitzera, eta kasu honetan Azpeitiara, bizitzera etorritako migrante espainiar hauek gure herrietako errelatoan sartzea du erronkatzat ekoizpen honek. Gainera, elkar ezagutzea du helburutzat, historia partekatzea eta herriko historian behingoz integratzea.
Duela aste batzuk izan zen dokumentalaren estreinaldia Azpeitian eta bertan izan ziren besteak beste, dokumentalaren zuzendaria, eta benetako protagonistak; Filo Perez, Felipe Murillo eta Irune Boo, dokumentalean parte hartu duten azpeitiarrak, tarteko.
Maiak dioenez, Azpeitiara etorritako migrante batzuk urteek aurre egin ahala beren sorterrira bueltau ziren, baina asko dira bertan errotu direnak ere, azpeitiarrak sentitzen direnak gaur egun. Jon Maiak lan hau mimoz ondu du, bere familiaren historia ere baita, bere gurasoak migranteak ere izan baitziren.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.