Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Martes, 26 de mayo 2020, 02:21
Maddi Ane Txoperena bertsolari eta kazetari lapurtarrak bere lehendabiziko nobela argitaratu du, 'Ene baitan bizi da'. Elkar argitaletxeak eskaintzen duen Gazteluma sariari esker idatzi du obra Txoperenak. Garaikurraren 10. edizioak eman dio lana behar den moduan argitaratzeko aukera. Izan ere, Gazteluma Ipar Euskal Herriko gazteei euskaraz idatzi dezaten Elkarrek eta Euskararen Kultur Erakundeak elkarlanean antolatutako egitasmoa da.
Parisen ikasten dabilen neska euskaldun gazte baten nondik-norakoak ditu hizpide obrak. Neska honek Beran (Nafarroa) bizi da, eta bera eta bere amamaren arteko hartu-emanetan oinarritutako istorioa da. Marie gaztearentzat zail xamarra izango da Josefina amamaren iragana eta sekretuak ezagutzea. Hala, apurka apurka irakurlea amamaren hamaika abentura ezagutzen joango da.
Eleberrian Txoperenak beste sasoi eta egoera bateko emakumeen egoera aztertu du, hala nola, 1950. hamarkadan Ipar Euskal Herrian eta Frantzian neskame ibilitako emakumeen pasadizoak, gaur eguneko eta iraganeko maitasun eta desamodioak, laneko sufrimenduak edota amama-iloben gorabehera ezberdinak.
Zehatzago esanda, Maddi Ane Txoperenaren bizitzan gertatutako hainbat egoeratan oinarritzen da eleberria. Izan ere, Hendaian (Lapurdi) jaio eta hazi arren, Nafarroarekin lotura ikaragarria izan du betidanik, familiaren zati bat Lesakakoa (Nafarroa) baitu. Aspaldidanik zuen amama lesakarrari buruz idazteko gogoa, eta azkenean fikzioaren bidez kontatzea erabaki du. Beraz, errealitatea eta fikzioa uztartzen diren lana da 'Ene baitan bizi da'.
Maddi Ane Txoperena kazetari eta bertsolari lapurtarra da. Hendaian sortu bazen ere gaur egun Lesakan bizi da. Hainbat hedabide euskaldunetan aritu da lanean, hala nola, Berria egunkariko Baionako delegazioan edota Topatu.eus, Euskal Herriko gazte komunikazio proiektuan. Egun Gizarte Antropologiako ikasketak bukatzen ari da Euskal Herriko Unibertsitatean. Hortaz aparte, 8 urte inguru zituenetik bertsolaria da. Hendaiako Bertso eskolan hasi zen, haren ahizpa Kristine Txoperenak animatuta. Euskal Herriko eskolarteko txapela jantzi zuen 2011. urtean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.