Zurekin
Viernes, 5 de abril 2024, 10:32
Aurtengo Aste Santuak agur esan behar digu eta berarekin oporrak ere. Baina, lasai, aurretik asteburua dugu eta plan bat edo beste egin daiteke, dena Athletic ez delako. Horrela, Euskotren sozietate publikoaren Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoak lurrunezko trenen hiru zirkulazio eskainiko ditu asteburuan, azarora arte egingo den 2024ko denboraldiaren baitan.
Publicidad
Trenek museoaren instalazioetatik Lasaoko geltokirainoko bidea egingo dute, larunbatean, 12.00etan eta 17.30ean, eta igandean, 12.00etan. Are gehiago, igandetik aurrera, 'Sugin egun batez' jarduera berreskuratuko du Burdinbidearen Euskal Museoak, eta denboraldiko igande eta jaiegunetan eskainiko du tren makinan bidaiatzeko aukera.
Izan ere, Museoak Europako tren bildumarik onenetakoa erakusketan du bere instalazioetan, mota guztietako ibilgailuekin: lurrunezko tren makinak, dieselak eta elektrikoak; automotoreak eta bagoi mota desberdinak. Era berean, Euskadiko makina erreminta multzorik osatuenetakoa eskaintzen du, Urolako Trenbidearen tailer mekaniko zaharraren bidez, eta XIX. mende amaieratik trenbidean erabilitako uniformeen eta munduko tren erlojuen bildumarik onenetako baten erakusketak ditu.
Halaber, Espainiako Gerra Zibilean eta frankismo garaian esklabo gisa erabilitako bortxazko lanen biktimen omenezko erakusketa bat ere du ikusgai, modu iraunkorrean. 1937tik aurrera, diktaduraren zati handi batean, milaka gerrako preso eta, ondoren, preso komun erabili zirela herriak eta azpiegiturak berreraikitzeko edota errepideak, urtegiak edo trenbideak eraikitzeko erakusten du.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.