Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Jueves, 14 de enero 2021, 18:58
'Lurraldea eta Hizkuntza. Arnasguneen garapen jasangarrirantz' jardunaldia antolatu dute elkarlanean Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kontseiluak, UEMAk eta UEUk, urtrarrilaren 23rako, Donostiako San Telmo museoan. Matrikula ueu.eus webgunean egin daiteke, eta jardunaldia zuzenean ere jarraitu ahal izango da UEUren Youtubeko kanaletik.
Gaia landuko duen bosgarren topaketa izango da, eta nazioarteko esperientzien berri izateko, garapen soziekonomiko endogenorako ereduak ezagutzeko, arkitektoen betaurrekoak janzteko eta arnasguneetan oinarritutako hizkuntza politiken ereduan sakontzeko aukera emango du.
Jardunadia asteazken honetan aurkeztu dute, Donostian, Garbiñe Mendizabal Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko foru zuzendariak, Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak, Iraitz Lazkano UEMAko lehendakariak eta Kepa Sarasola UEUko zuzendariak.
Mendizabalek nabarmendu egin du arnasguneak babesteko eta hizkuntzaren erabileraren ikuspegitik dituzten ezaugarriak garatzeko eta zabaltzeko beharra, eta «ahalegin partekatu horretan» Gipuzkoak lurralde gisa duen konpromisoa berretsi du.
«Horretarako, alor guztietan politika publikoak ezartzeko garaian, hizkuntza berdintasunaren aldagaia kontuan izan beharreko elementua da. Gipuzkoa eta Euskal Herri orekatu bat nahi badugu lurralde, ekonomia eta gizarte ikuspegitik, hizkuntza berdintasuna ere ezinbestean jorratu beharreko gaia da. Arnasguneen garapena jasangarria izan dadin nahitaezkoa da gune horietan euskararen erabilera sendotzea eta arnasgune funtzional berriak sortzen ahalegintzea», adierazi du.
Bestalde, jardunaldiak orain arte egin duen ibilbidea laburbildu du Bilbaok, eta hasieratik «bide oparoa» egin duela nabarmendu, «hizkuntza normalizazio prozesuan arnasguneen zeregina eta garrantzia gero eta gehiagok ematen dutelako ontzat».
Bere iritziz, jardunaldien aurreko edizioek erakusten dute hizkuntza politika egin egiten dela politika publiko guztietan, eta politika publiko guztiek badutela eraginik euskararen normalizazio prozesuan.
«Esan dezakegu, beraz, hizkuntza politiken zeharkakotasuna azaleratu dela. Eta gainera, eragin hori aztertzeko eta beharrezko denean neurri zuzentzaileak ezartzeko Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa egiteko betebeharra jasota geratu da EAEko udal legean. Orain, lurralde antolaketaz hitz egiteko garaian, arnasguneen garapena erdigunean jartzeko eta horren araberako politikak garatzeko proposamenak lantzea dagokigu», azaldu du.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.