Borrar
EFE
Lurrak datozen urteotan tenperatura altuenaren langa hautsiko du

Lurrak datozen urteotan tenperatura altuenaren langa hautsiko du

Datuok 2020-2030 hamarkadako Britainia Handiko Meteorologia Bulegoak garatutako pronostikoak dira

UNAI SARRIUGARTE

Domingo, 23 de febrero 2020, 21:49

Lurrak datozen urteotan tenperatura altuenaren langa hautsiko du. Izan ere, hurrengo bost urteetan tenperatura 1,5 gradu igoko da. Datuok 2020-2030 hamarkadako Britainia Handiko Meteorologia Bulegoak garatutako pronostikoak dira eta duela egun batzuk eman zituzten ezagutzera zenbait hedabide britainiarrek.

Meteorologia Institutu hauxe nazioarteko esanguratsuenen artean dago. Epe motzera klimaren aldaketa aztertzen duen munduko espezialista garrantzitsuenetakoa da, NASAtik biltzen dituen datuez baliatzen baita erakundea.

Hamarkada bakoitzeko aurreikuspenak urtero eguneratzen dira. Hala, 2020ko urtarrilean burutu izan zituzten eguneraketek etorkizun desatsegina ondorioztatu zuten. Bertako ikertzaileek nabarmendu zutenez, hamarkada berri honetako lehendabiziko bost urteetan planetaren tenperatura 1,5 gradutan igoko da, batez ere iparraldeko latitudeetan. Horrek eragin klimatiko garrantzitsuak izango ditu, Europan, Asian, Ipar Amerikan eta Afrikan gehienbat.

Pronostikoek bi ildo esanguratsu hartzen dituzte aintzat aldaketa klimatikoa aztertzerako orduan: batetik, aldakortasun naturala; eta, bestetik ingurumenean gizakiak duen esku-hartzea.

Hortaz, Met Office-en azken azterketa itsasoko gainazaleko tenperaturen erregistroak ikertuz burutu da, baita ozeanoaren azpian daudenak aztertuz ere. Hori dela bide, bertako ikerlariek bost urteren buruan munduko tenperatura 1,06tik 1,62 gradura bitartean igoko dela aurreikusi ahal izan zuten. Ikerketa honek esandakoa errealitate bihurtzen bada, Pariseko hitzarmeneko helburuak kolokan egon litezke.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Lurrak datozen urteotan tenperatura altuenaren langa hautsiko du