ZUREKIN
Domingo, 1 de diciembre 2019
Luis Briñas-Santutxu Eskolak, Erasmus + programan guztiz murgilduta, egingo dituzten 10 mugikortasunetatik lehenengoa burutu du jada, Estoniara. PISAk zehazten duen moduan, Estonia Europako herrialderik onena da hezkuntzari dagokionez.
Publicidad
Oraingo honetan lau irakaslek bidaia egin dute. Hauetako bi Jõhvi-ra joan dira Haur Hezkuntzako eskola bat ikustera, eta beste biak Võru izeneko herrialdera, Lehen Hezkuntzako eskola batera. Bertan ikusi eta ikasitakoa erabat aberasgarria izan dela diote. Beraien hitzetan, Euskal Herrian gauza asko ondo egiten doguz jada, noski, baina besteakaz eta besteengandik asko ikasi daikegu be. Honelako aukerak aprobetxatu behar dira.
Honekin batera, hausnarketarako denbora beharrezkoa izan da metodologia eta hizkuntzetan sakondu ahal izateko, diote. Makina bat ideia ekarri dituzte, guztiz aplikagarriak direnak euren eskolan. Luis Briñas Santutxun argi eta garbi daukate kalitatezko hezkuntza, benetan esanguratsua dena, bermatzeko honelako Erasmus+ ekintzetan parte hartzeak, besteak beste, izugarrizko eragin positiboa daukala ikasle, irakasle zein eskolan.
Orain etxera bueltatu eta ikasitakoa Luis Briñas Santutxu-Eskola publikoan praktikan jartzen hasi dira, gainerako irakasleekin informazioa partekatu eta aztertu ostean. Haien ikasleek ere atzerriko kultura eta ikasleekiko jakin-mina erakutsi dute.
Irakaslegoaren prestakuntza atal hau ez da amaitu, pil-pilean dago oraindik. Beste 6 mugikortasun falta zaizkie; hurrengo helmuga, Scarborough (Erresuma Batua). Motibatuta eta ikusteko eta ikasteko irrikitan daude.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.