Borrar
Lucio Urtubia eta Belatz, 'Gerezi garaia' komikiaren gaztelaniazko bertsioa ondoan dutela. E.C.
«Lucio Urtubia pertsonaia indartsua da, xarma neurrigabea du»

«Lucio Urtubia pertsonaia indartsua da, xarma neurrigabea du»

Mikel Santos 'Belatz' marrazkilaria 'Gerezi garaia' argitaratu du, Lucio Urtubia anarkista nafarraren biografia ilustratua

Iraitz Urkulo

Domingo, 14 de octubre 2018, 01:22

Mikel Santos 'Belatz' (Iruñea, 1974) izango da XVII. Getxoko Komiki Azokan parte hartuko duten euskal marrazkilarietako bat. Bertan, 'Gerezi garaia' aurkeztuko du, Lucio Urtubiaren bizitzari buruzko eleberri grafikoa (Txalaparta, 2018).

Nafarroako Cascante herrian jaio zen Lucio, 1931. urtean, eta, harrezkero, etenik gabeko borroka bat izan da haren bizitza. Lehendabiziko aldiz euskaraz, Belatzek iruditan islatu du anarkista menderaezin honen ibilbidea: Erriberan igarotako haurtzaroa, Parisko bizimodua, lehen «banku-desjabetzeak», familia-kontuak, mezu anarkistaren zabalkundea, bidaia-txekeen eta agirien faltsifikazioa, Citibank banketxearekiko negoziazioa…

Hala, Lucio Urtubiaren biografo bihurturik, Belatzek arrakasta handia izaten ari den ekintzaz beteriko komikia sortu du.

Nola sortu zen Lucio Urtubiaren bizitzari buruzko eleberri grafiko bat egiteko ideia?

–Egia esan, Lucio Urtubia bera izan zen bere bizitza eleberri grafiko batean ikusi nahi zuen lehena; «quiero mi vida en dibujicos», zioen. Haren bizi tzari buruzko hiru liburu daude, hirurak Txalaparta argitaletxeak kaleratuak, eta Luciok haiei proposatu zien ideia. Normalean, Txalapartak beste marrazkilari batekin egiten du lan, Martintxo Altzuetarekin hain zuzen, baina lanez gainezka zebilenez nire izena aipatu zien, eta ni gustura eta pozik onartu nuen erronka.

Bazenuen lehenagotik Lucioren berri?

–Bai. Hari buruzko erreportaje bat irakurri nuen behin Nafarroako egunkari batean eta, urte batzuen ostean, Jordi Evoleren «Salvados» saioan berriz ere agertu zitzaidan aurrez aurre Lucio. Eta nor ez da geldi tzen zur eta lur haren istorioa entzun ondoren? Edozein komikilarirentzat opari bat da halako bizitza irudikatzea.

Nola lortu duzu haren bizi tza gorabeheratsuaren inguruko informazio zehatza?

–Lehenik eta behin haren hiru liburuak irakurri nituen, eta gero hari buruzko dokumentala eta Internetetik dabiltzan bideo piloa ikusi nituen. Baina informazio gehiena Luciorengandik lortu nuen. Cascanten, Iruñean, Atarrabian eta Parisen elkartu nintzen harekin, eta ordu pila igaro ditugu elkarrekin hizketan. Gainera, argazkiak, dokumentazioa eta berak idatzitako koaderno bat utzi zizkidan, baita txekeak zein pasaporteak edota nortasun-agiriak faltsifika tzeko erabiltzen zituzten plantxa famatuak ere.

Nolakoa izan da Luciorekiko harremana?

–Oso hurbila eta estua. Luciok Nafarroako Erriberako izaera jatorrari eusten dio. Ematen du inoiz ez duela Cascante utzi. Solasaldi onak atsegin ditu, ez bakarrik bere bizitzari buruzkoak. Eta umore onez dago une oro, txantxetan, adarra jotzen, barrez… Baina injustiziaz, botereaz edo kapitalismoaz ari denean, bere alderik marmartiena erakusten du.

Obra mardula izan arren, nekeza egingo zitzaizun aukeratzea zein pasadizo kontatu eta zein baztertu, ezta?

–Horrela da, bai. Lucioren istorioak eta bitxikeriak nahikoa dira ia-ia entziklopedia bat osatzeko!! Azkenean pasarte ezagunenak eta garrantzitsuenak aukeratu nituen, baina aldi berean Luciok berak kontatu zizkidan zenbait gertaera ezezaguni ere leku egin nien.

«Sustraiek, lurrak, familiak, haurtzaroak… horiek guztiek gogor markatu dute Lucioren bizitza eta izaera»

«Komikiaren bidez, Luciok gazteen artean zabaldu nahi du bere mezua: 'Ekin eta egin!'»

Lucio, protagonista

Istorioa Lucioren ahotik kontatzea erabaki duzu, bera pertsonaia nagusi gisa txertatuta. Zergatik?

–Berarekin bizi izandako uneengatik berehala konturatu nintzen Lucioren min tzatzeko erak, hau da, haren Erriberako doinuak, maiz erabiltzen dituen hitzek… nolabait agertu behar zutela. Irakurlea Luciok nola hitz egiten duen ohartzea nahi nuen. Bestalde, Lucio oraindik gure artean dagoenez, oso interesgarria iruditzen zitzaidan istorioa berak kontatzea.

Haren bizitzaren aroak, ekintza iraultzaileak, familia-kontuak, ideologia, herrimina, gogoetak, sentimenduak… Lucioren unibertso osoa islatu nahi izan duzu.

–Bai, eta hasieran oso zaila izan zen. Baina, azkenean, tramak lagundu ninduen aipatu duzun hori guztia modu arinean sar tzen, hau da, narrazioak erri tmoa galdu gabe. Funtsezkoa zen niretzat pertsonaren baitan sartzea, pertsonaiaz haratago joatea. Eta, aldi berean, beste zailtasun bat ere hauteman nuen hasieratik: liburua bi publiko mota ezberdini zuzendu behar zitzaien, lehenagotik Lucioren berri zutenei eta haren bizitza ezagutzen ez zutenei.

'Sustraiak'. Horra hor liburuan etengabe errepikatzen den kontzeptua. Zergatik dira hain garrantzitsuak Luciorentzat?

–Bere Parisko etxean, Louise Michel zentroan, horman, frontalean, badago 'Sustraiak' jartzen duen irudi bat. Sustraiek, lurrak, familiak, haur tzaroak… horiek guztiek gogor markatu dute Lucioren bizitza eta izaera. Sustraiak dira haren hasiera, sustraiak dira Luciok egin zuena egitera bultzatu edo behartu zutenak, nolabait esateko. Eta komikiaren amaieran jolas bat egin nahi nuen, paralelismo gisa, Parisetik Cascanterako bidaiaren eta sustraietara i tzultzearen artean.

Zein izan da zure kezka nagusia marrazten ari zinela? Zertan jarri zenuen arreta handien?

–Denbora luzea igaro nuen dokumentazio bila. Garai, leku eta herrialde oso ezberdinak marraztu behar izan ditut, eta horiek denak ahal bezain fidelki islatu nahi nituen. Sarritan pentsatzen duzu denbora galtzen ari zarela, adibidez, Interneten Parisko 50eko hamarkadako su-itzalgailu baten irudiaren bila zabiltzanean… baina lana amaitzean gusturago eta harroago senti tzen zara.

Zein da eleberri grafikoaren helburua?

–Helburu bat baino gehiago ditu eleberriak. Alde batetik, lehen aipatutakoak: haren ekintzen berri ematea eta, pertsonaiatik haratago, egiazko Lucio ezagutaraztea. Baina, bestetik, Luciok eta biok hasieratik argi genuen mezu bat izan behar zuela komikiak. Haren mezua. Mezu hori gazteen artean zabal zedin, batez ere. Mezua haren hitzak erabiliz laburbilduko dut, esaldi batean: «Ekin eta egin behar da!».

Komikia amaitutakoan, Luciorengana jo zenuen haren oniritziaren bila?

–Bai, Parisen elkartu nintzen berarekin, baita emaztearekin ere. Bazkaldu ondoren, komikia erakutsi nien eta elkarrekin irakurri genuen. Asko gustatu zitzaien, asko poztu ziren, baina, batik bat, asko hunkitu zuen Lucio, negar-malko batzuk askatzeraino. Haur tzaroko pasadizoek hunkitu zuten gehien.

Espero zenuen eleberri grafiko honek hain arrakasta handia izatea?

–Pixka bat bai, baina gehienbat Lucioren figuragatik. Indar handia dauka, eta hori da eleberri grafiko baten osagairik inportanteena, pertsonaia nagusia indartsua izatea… Alde horretatik, Lucioren erakargarritasuna eta xarma neurrigabeak dira. Bestetik, nik ahalik eta hoberen egiten saiatu naiz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo «Lucio Urtubia pertsonaia indartsua da, xarma neurrigabea du»