Lucas Chianca surflari brasildarrak olatu bat jaitsi du, astelehen honetan Punta Galea Challenge jaialdian. MIGUEL TOÑA / EFE

Lucas Chianca surflari brasildarrak irabazi du Getxoko XIV. Punta Galea Challenge txapelketa

KIROLAK ·

Aurtengoa inoiz lehiatu izan den finalik ikusgarrienetakoa izan da

UNAI SARRIUGARTE

Martes, 17 de diciembre 2019, 22:27

Lucas Chianca surflari brasildarrak irabazi du Getxoko XIV. Punta Galea Challenge txapelketa. Aurtengoa inoiz lehiatu izan den finalik ikusgarrienetakoa izan da. Eguraldiaren ondorioz 6 metroko olatuak izan zituzten eta haizearen norabidea paregabea izan zen, baldintza ezinhobeak olatuen gainean mugimenduak exekutatzeko.

Publicidad

Orotara 24 surfalrik esku hartu zuten bertan, 12 Euskal Herrikoak eta beste 12ak nazioartekoak. Apustuek Aritz Aranburu surflari zarauztarra ematen zuten faboritotzat. Dena den, Aranburu semifinaletatik kanpo geratu eta Galea Challenge birritan irabazi duen Nic Lamb kaliforniarra ere aukerarik gabe gelditu zen.

Alex Bothelo eta Pierre Rolet ere gogor aritu ziren lehian. Baina, ezin izan zuten Lucas Chianca brasildar surflaria menderatu. Izan ere, Chiancak tubo eder bat burutu zuen segundo luze batzuetan hedatu zena eta horrek epaimahaiaren puntuaziorik gorenena lortu zuen, hamar bat.

Pier Rolletek hamar bateko puntuazioa merezi zuen olatu paregabea hartu zuen arren, garaikur nagusia Brasilera joan zen edizio honetan. Era berean, Fabian Campagnolo hegoafrikar surflari gazteak ere zeresana eman zuen Getxoko surf txapelketa honetan. Hala, etorkizun handiko surflari hauxe bosgarren sailkatu zen klasifikazioan.

Honela geratu zen txapelketako sailkapen nagusia: Lehen postuan, Luchas Chianca. Bigarren eta hirugarren postuan, aldiz, Pierre Rollet eta Alex Botelho. Laugarren Indar Unanue izan zen eta bosgarren, berriz, Fabian Campagnolo gaztea. Azkenik, seigarren eta azkenengo postuan, Iker Muñoz geratu zen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad