Borrar
Lotsarik gabeko gonbidatu eta sukaldari ausartak, gaurko Jateko Modukoa' saioan

Lotsarik gabeko gonbidatu eta sukaldari ausartak, gaurko Jateko Modukoa' saioan

Musuek, jolasek eta proba pikanteek saioa berotuko dute.

Zurekin

Miércoles, 2 de noviembre 2022

'Jateko Modukoa' saioaren atal berri bat egongo da ikusgai ETB1en, ostegun honetan. Klaudio Landaren gidaritzapean, Anakoz bilbotarra, Agor bermeotarra eta Xabier donostiarra izango dira Iker gonbidatuarentzat kozinatuko duten sukaldariak. Menu osoa dastatzeko aukera izango du azken horrek: lehen bi platerak, berak proposatutakoak, eta postrea, sukaldari bakoitzaren aukerakoa.

Saioaren arduradunek aurreratu dutenez, tximista bat bezalakoa da Iker, bizia eta umore zalea. Harreman luze baten ondoren, abenturarako prest dago, eta lasartearra erlazio serio bat izateko beldurra kenduko dion mutil baten bila etorri da 'Jateko Modukoa' saiora. Zein sukaldari gustatuko zaio lehen begi kolpean?

Bestalde, esan dutenez, Ikerrek ez die lan erraza jarriko sukaldariei: Donostiako alde zaharreko taberna batean askotan eskatzen duen jaki bat eskatu du lehen errezetarako. Bigarrenerako, aldiz, errezeta tradizional bat kozinatu beharko dute. Sukaldariek aurre egin beharko diete zailtasunei, eta errezetarik gabe, noski.

Hitzorduen unea heltzerako tenperaturak nabarmen egingo du gora, eta sukaldariek Ikerrekin bakarka duten denbora tartea baliatuko dute gonbidatua hobeto ezagutzeko. Giroa bero-bero egongo da: Xabierrek gorputzeko gune erotikoekin jolastuko du, Agorrek kamiseta igo beharko du eta Anakozi zinema moduko musua ematea egokituko zaio. Norekin izango du Ikerrek kimikarik handiena?

Astero gertatzen den bezala, plater bakoitza nork prestatu duen jakin gabe probatu eta ebaluatu beharko du. Amaieran, jatekoa prestatu duten hiru sukaldarien artean, jakirik gustukoenak prestatzea lortu duena hobeto ezagutzeko aukera izango du, afari erromantiko batean. Bertan, biek jakingo dute ea Ikerri gehien gustatu zaion sukaldariak prestatu dituen jateko moduko plater gehien. Bat egingo dute, ala beste batek lortuko du janariaren bidez gonbidatua konkistatzea?

'Jateko Modukoa' saioaz gozatu nahi baduzu, beraz, ostegun honetan izango duzu aukera, 22.30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Lotsarik gabeko gonbidatu eta sukaldari ausartak, gaurko Jateko Modukoa' saioan