Borrar
'Bidea eta zauria' liburuaren azala.
Lorategi baten nola

Lorategi baten nola

Jon Martin-Etxebeste

Viernes, 29 de octubre 2021, 19:28

«Zaharrena naiz lehengusuetan./ Ez zait sekula gustatu./ Gazte izan beste asmorik ez zuen/ haur bat nintzen, baina ez haien eredu./ Susmatien begiekin/ zelatatzen dut kamera./ Ordutik ote datorkit/ inon eroso ez egoteko/ erraztasun hau?», galdetzen du Jon Benitok (1981) liburu honetako orrialdeetako batean. Hain justu, adina da bere hitzak liburura eraman dituena. Hamarkada baten bueltan jaiotako sei olerkariren antologia kaleratu du Balea zuria argitaletxeak. Antologia izanik, edertasun bilduma bermatua dago: «Gau gau garbian izarrak begiratzea/ zeure azaleko oreztak begiratzea/ unibertsoak errepikatzen dituen patroiak/ edertasun berari begira/ naiz lokartzen» (Peru Magdalena, 1980). Ale gehienetan lur gainean da altxorra, batzuetan barruraxeago: «agerian dena/ aise da lurpera-tzen» (Hasier Larretxea, 1982). Idazleen estilo ezberdineko lumek denetariko gustuak dituzten irakurleak liluratzea bermatzen du: «maluta bakoitza bestearekin/ hormigoi zikinaren kontra jo eta desagertuz/ bere buruaz beste eginez/ ur beltzetan itoz» (Ione Gorostarzu, 1984). Gatazkak zauritutako belaunaldi baten orbainak suma litezke liburuan: «Kontrolean galdetu didate/ nondik zatoz/ eta esan diet Ultzamatik/ baina esan nahi nieke/ beldurretik./ Sekula ez nago bakarrik han:/ aberri zabala da izuarena» (Iñigo Astiz, 1985); eta baita irekita darraiten zauriak ere: «txuria da/ Mediterraneoa gurutzatzen/ hiltzen diren/ gorputzen azala/ estaltzen duen/ gatza» (Beatriz Chivite, 1991). Sei poeta bikaini irakurketa berriak oparitu dizkiete Jon Kortazar eta Paloma Rodriguez antologogileek argitalpen honen bitartez.

Bidea eta zauria

  • Jon Kortazar | Paloma Rodríguez. Balea Zuria. 148 orr. 15 euro

Liburua 20 orriko hitzaurre akademikoarekin hasten da. Liburu bat argitaratu duten poeta gazteek idazten jarraitzeko dituzten zailtasunak seinalatzen dira bertan. Antologatuen bizitza eta gaiak sakonago ezagutzeko baliagarri da zati hau. Felipe Juaristik gaztetasunari buruz idatzitako epilogo batekin ixten da argitalpena.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Lorategi baten nola