Borrar
Sormen Digitala Bekaren lehenengo edizioaren emaitza izan zen 'Gorputzaren Atzean' lanaren irudi bat. Adobestock
Loraldiak gazteen kultur-sormena sustatuko du

Loraldiak gazteen kultur-sormena sustatuko du

Hogeita hamar urtetik beherakoei zuzendutako sormen-egonaldirako deialdia aurkeztu du

Jueves, 30 de enero 2025, 12:56

Loraldia festibala beti da arrakastaren bermea eta dagoeneko hamar edizio ospatu dituen jaialdiaren inguruan ekimen interesgarriak egiten dira beti euskal kulturaren alde. Bada, bere arduradunek oraingoan gazteei zuzendutako kultur sormen-egonaldien deialdia aurkeztu dute, 30 urtetik beherakoei zuzendutako ekimena. «Egonaldia ekainaren 23tik 27ra egingo da Lekeition, eta euskarazko kultur-proiektuak sortzeko eta garatzeko espazio bat eskainiko du, tutoretza profesionalarekin», aurreratu dute.

Programaren helburu nagusia gazteen sormena sustatzea da. Izan ere, sormen egonaldiak parte-hartzaileei beren proiektuak martxan jartzeko baliabideak eta aholkularitza eskainiko dizkie, diziplina anitzetan: dramaturgia, dantza, musika, ikus-entzunezkoak, bertsolaritza eta beste hainbat arlo.

Baina zer eskaintzen du zehazki Loraldiaren gazte sormen-egonaldiak? sormen-egonaldia, egun bat eta bost egunen artekoa; tutoretzapeko lana: sortzaile gazteek erreferente profesional baten laguntza jasoko dute beren proiektua garatzeko; baliabideak eta ostatua: lanerako espazio egokia eta mantenu-ostatu erdi-pentsioa, eta kultur ekintzak: parte-hartzaileek Loraldiak aste horretan antolatutako Lekeitioko Sormen Astearen ekintzetarako doako sarrera izango dute.

Parte hartzeko interesdunek jakin behar dute 30 urte baino gutxiago izan behar dituztela, banaka edo taldeka aurkez daitezkeela, euskaraz garatzeko kultur-proiektu bat izan behar dutela eta proiektuaren tutorea izateko nahi den pertsona edo profesionala proposatu beharko dutela.

Esan bezala, egun bat eta bost egun arteko egonaldia izan daiteke, eskaeren eta beharren arabera, eta, egutegiari dagokionez, izena emateko epea urtarrilaren 30ean irekiko da. Antolatzaileen arabera, «gazte sortzaileek aukera paregabea dute beren ideiak garatzeko eta euskarazko kultur sorkuntzan urrats garrantzitsu bat emateko», diote .

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Loraldiak gazteen kultur-sormena sustatuko du